Orokorra-historia

Olak

Transkribapena

-Olaxarrenan.
-Olaxar hor da Penaeitikan pixkat ezkerrea sartu 'ta hor aurri hortan. 'Ta hor da.
-Hor paeta zarrak bai 'te dia Erramun?
-Paeta zarrik ez dut uste zela nik. Ez. Biño hoi len san dutena, erretzen baldin bazuten paeta askoik gabe 're seuski erreko zuten.
Zerbaitte azpiyan jarri berko zuten, azpiyan zerbaitte. 'Ta Penaein 'e, Penaein 'e bai. Penaein 'e itten 'men zuten, Penaein.
Penaiko etxe zarran ingurun nombaitte hor, hor bazen itten zena. Itten zutena. Eurra biltzen baita zoku hoita aixa. 'Ta mineala eaman 'ta eurra erruz ber.
Hortako. 'Ta harrengatikan izaten 'men zen hoitan. 'Ta zean 'e Torre, Endarreko han baia bi itxiak, 'ta itxiak presa 'u goiko puntta-punttan.
'Ta han, han 'e asko itten, erretzen 'men zuten. Bai, zertikan nik, akortzen naz zea Errentiko Bazangaraikua kamiona izautuko zenun, kamion zakar hura?
-Aure motx, aure motx bat.
-Bai, aure motx bat. 'Ta ez al zen harrekin ibilli Xixarion zea 're?
-Baita 're. Inuzentzio
-Inuzentzio 'ta.
Handikan ze paketan kamion hoikin? Fundiziyoa numbaitte, zerbaitte patu itten, kendu itten harrei oandikan 'e zerbaitte.
Dembateko eurrakin 'ta suakin ez funditzen ber bezela numbaitte. 'Ta harrek oandikan izaki zumua zerbaitte.
'Ta hoik zeara Kaputxinuta 'ro numbaitte hortik kamioi koxkor bat eamaten zuten zea Torreku hortikan.
Zea, Juan Krutx Imitako difuntua 'ta, zeiñ aittu zin ba bestia? Zea ño! (...)ronen semia 'ro.
-A bai?
-Bai. Hoik bi laun aittu zin zepa atetzen. 'Ta andregaiya han in zun ba Juan Krutxek.
'Ta geo ezkondu zin. Bai. 'Ta hortikan 'ta hor 'e 'ta hoitan, numbaitikan eurra zen lekura zokuta hortxe billutzen.
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:00:00 - 0:02:30 (2' 30'')
Laburpena Erramuni kontatu izan diote bere aurrekoek garai batean burdina ateratzeko harria erretzen zutela egur pila batekin. Penadegi inguruan bada Olaxar izeneko tokia, horretarako erabiltzen zutena, eta toki gehiagotan ere egiten zuten. Zepa ere ateratzen zen toki horietatik.

lantegia non

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:22:42 - 0:25:47 (3' 05'')
Laburpena Hasieran Gabierrotan zeuden eta gero etorri ziren Ugaldetxora. Epaiketa ere izan zuten, zenbaitek ez baizuen lantegia han jartzea nahi. Orduan gaur baino korrupzio gehiago zegoen eta azkenean epaiketa galdu egin zuten.

produkzioa

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:19:45 - 0:22:42 (2' 57'')
Laburpena Lan gehien produkzioan zegoela ohartu ziren eta platikoa ekoizteko makina bat erosi zuten. Beste enpresak haserretu egin ziren eta ordutik aurrera lana lortzeko lantegiz lantegi ibili zen komertzial modura.

Zer egiten zuten

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:17:34 - 0:19:45 (2' 11'')
Laburpena Plastikoa produktu berria zen eta eskaera handia zegoen. Enpresek eskatutakoaren moldea egin eta hura ekoizten zuten. Fagorrentzat ere lan asko egin zuten. Inguruko lantegi gehienek haiei ematen zietan lana moldeak egiteko.

Industrias Tajoren sorrera

Transkribapena

Nor Jesus Camarero-Nuñez Sorondo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-139
Pasartea 0:13:05 - 0:17:34 (4' 29'')
Laburpena 1963 urtean, diktadura garaian, bera eta beste batzuk Tajo kooperatiba sortu zuten. Arrasaten hasia zen kooperatiben mugimendua eta Arizmendiarreta eta hauen bidea jarraituz ilusioz sortu zuten Tajo, emanzipazioaren alde.

Mea urtzeko egur asko behar

Transkribapena

- Holaxeko zea denbo batin, 'ta Aiako Harritik gue attak saten zun 'ta mineala, gañea, itten 'men zutela, garai haitan mineala, eurra billu 'ta erre. Erre. Klasik ingo zittuzten, denak ez zin erretzen dinak izango 'ta hua lekuak jarriyak aproposak eta erretzen zutenin 'ta salda hura,
hua, hua jaso, salda hura, fundittu, fundiziyua bezela. Fundiziyua bezela. 'Ta hoi nik esan attai zea "Artikutza zertikan, Artikutzaño 'ta" Eurra izaki han erruz 'ta, eurra, eurra erruz ber izaki.
- Hoi hemen 'de izango zin ba pilla erra Erramun.
- Bai...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 1:01:50 - 1:02:29 (0' 39'')
Laburpena Bere aitak esan izan dio garai batean burdina ateratzeko egur pila bildu eta sutan urtzen zutela mea. Horregatik eramaten zela Artikutzara, han egur asko zegoelako.

Elamako meategia

Transkribapena

- Bai.
- Bostehun urte 'ro... auskalo!
- Bai. Bai 'ta...
- Geiyo 're bai...
- 'ta zea, Aiako Harriyan 'de baia minazoluk, Aiako harriyan goiyan 'e.
- Goiyan 'e bai.
- Baia 'ta...
- Hor zoloik besteik ez duk gizona.
- Zoluak haundi xamarrak 'e bai. 'Ta bada trozo batin han, Larrainzarko zoluak saten yote han goian, (Aiñasorotik) gora jon 'ta hola dena zeatua, hundittua o.
- Zean bezela, oain leno aittu gan zean bezala, San Juan (...) dena rra! joten zen haunzko zeaño...
- Bai. 'Ta hua... hura... zeara eamaten 'men zuten, Artikutza. Hoi 're gauza... sinistik 'e lanak battu. Zean... oain ez da akaso izango miño, Enarriazpi bakizu, Enarriazpi. Aiakosorotikan aurrixio harri lehor haundiy hoi enarak eta han kabiya 'ta, Enara-azpi 'ta.
Han barrana, guk kusi izan dugu, gurdi pirril arrastua harriyakin iña. Han arrastua itteko.
- Oaindik izango da han Erramun.
- Han arrastua itteko zenbat bider pasa 'tezin han.
- 'Ta, joe...
- 'Ta joten 'men zila han kargatu gurdiya, miño eziyon asko eatsi berko, handik Errenga iyotzeko.
- Nondik iyoko 'te zin haik... eziyoten ba zea emango Erramun, zeai nomatte, esto (Karurguku) hortan trenai, trenai?
- Ez, ez. Ez.
- Ordun in gabia izango zen bai trena.
- Gotti-gotti. Bai, hala izango zen. Gotti, 'ta zean Artikutzen ba 'men tzin labiak 'o, erretzeko labiak han 'men tzin. Arditurrin haik geo in zittuzten miño...
Aiako Harritikan 'ta... miño auskalo noiz hasiyak izango zin. 'Ta (Irumuatako) kaxkun, ez zuten leku erra behiyak izerdittu 'ta jateko, miño jatekua han maten 'men ziyoten behiyai. Hara iyo jorraakin... zenbat eamango zittuzten ba? berrehun kilo?
- Ez al zuten geyegi izango? Orduko behiyak eta ordun...
- Malda hoitan bai, nahiko lanak!
- La ospa!
- 'Ta geo handikan Elama. Handik Elamako mina, Artikutza. 'Ta han, mina zena han iñ, han fundittu 'ro han itten 'men zutela. Gue attak eta esaten zuten, denbateko... hairi aurreko zarrak sanak.
- Bai, sanak seuraski. Ez zin kostako ba Eramun, ez zin kostako!
- Bai.
- Oain! ze jornal izango zin?
- Hoixe!
- Erriela bat 'o, ematen baziyoten.
- Bai, hoi, be biria ematen du horrek: jornala ze epoka den, 'ta ze material den 'ta, ze gomeni den, ze jornala gomeni... tokatzen den.
- Bai, hoixe! miño jesus!
Huaxe man ber.
- Zenbat lan 'ta erlojuik ez zuten izango 'ta euzkiyakin, Erramun.
- Euzkiyakin bai, ate izkio pozik! Oain 'de guk ibilko genuke pozik euzkiyakin miño, gabe
ibili... aspalditxun gabe gabiltza.
- Oain bado Erramun.
- Bai, bai, bai. Holaxeko zeak garai batin ta Aiako Harri...
Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:59:00 - 1:01:50 (2' 50'')
Laburpena Aiako Harriaren goian ere badira zuloak: Larrazaingo zuloak. Enarriazpin gurdi pirrilen arrastoa ikusi izan dute beraiek. Aitak zaharrek esandakoak kontatzen zizkien: Artikutzara eramaten zutela handik ateratakoa, Elamako meategira, hango labeetan erretzeko.