mariajesus-k bidalia La, 04/16/2016 - 13:15-n
Erantzun laburreko galdera
Garai batean, Ugaldetxotik, estatu mailako errepide nagusi bat pasatzen zen. Bidegurutzeko etxe batzuen izenak horren adierazgarri dira; desagertutako Parada eta gaur egun beste izen batekin ezagutzen dugun Kotxera. Zein etxe da hori?
mariajesus-k bidalia Or, 03/27/2015 - 12:51-n
Erantzun laburreko galdera
Zein auzotan dago San Pedro zubia?
ane lardi enbil-k bidalia Og, 11/27/2014 - 19:20-n
Lotu beharrekoak
Oiartzungo baserri askok, berez, bere izena daukate baina herritarren artean, beste izen batekin ere ezagunak izaten dira. Asko dira horrelakoak. Hona hemen horietako batzuen berezko izenak eta herritarrek jarritakoak. Lotu itzazu:
ane lardi enbil-k bidalia Og, 11/27/2014 - 19:15-n
Egia/gezurra galdera
Garaño baserriari Gariño ere esaten zaio. Gezurra edo egia?
Aukera anitzeko galdera
Gaur egun Uztapide plaza bezala ezaguna den Ergoiengo parajeari nola esaten diote auzotarrek?
mariajesus-k bidalia Or, 08/22/2014 - 12:15-n
Egia/gezurra galdera
Errenga eta Aritxulegi inguruan, Oiartzun eta Lesakako mugak bereizten dituzten mugarriek, santuen izenak dituzte. Egia edo gezurra?
Aukera anitzeko galdera
Arront eremu ttikian iturri pila bat ditu, denak ere aski izen berezikoak: Sorgiñiturri, Putzuetaitturri, Katxalaputzu, Telesforoiturri... Zein auzo da?
mariajesus-k bidalia Al, 08/11/2014 - 19:07-n
Egia/gezurra galdera
Ergoien auzoan, hain zuzen Tornolan, Arribaespaña deitutako parajea dago. Egia edo gezurra?
mariajesus-k bidalia Og, 03/06/2014 - 11:13-n
Egia/gezurra galdera
Sanestebaniturri izeneko iturria San Esteban plazan dagoen iturria da. Egia edo gezurra?
Aukera anitzeko galdera
Bada Urkabe mendiko hegaletan, mitologiarekin lotutako paraje bat. Nola esaten zaio?