Bizitzarekiko ikuspegia

-

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:54:31 - 1:56:54 (2' 23'')
Laburpena Aita 67 urterekin hil zen. Ama, berriz, 72rekin. Hiltzeari buruzko hausnarketa egiten du. Medikuntza asko aurreratu. Nahiago du sufritzen bizi beharrean hil. Ez du zahartu eta ezinduta egon nahi, horretarako nahiago du hil.

Heriotza

Transkribapena

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. 'Prailetarra'
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-091
Pasartea 1:37:05 - 1:38:40 (1' 35'')
Laburpena Heriotzak. Ezin zen "hil da" esan, "Jangoikuk kontu eman yo" esan behar izaten zen. Etxez etxe joaten ziren mutil kozkorrak norbait hiltzen zenean.

Ilusioa ez da galtzen

Transkribapena

- Ilusiyuk 'e difentik...
- Baita 're.
- Guk gauza gehiyo ikusi ttugu 'ta ya ez digu... zuek san zutena:
zuek urtian behingo zea huaxe zenuten.
- Ilusiyua.
- Guk berriz, nola hainbeste dugun ba...
- Aste bukaerero bazute. 'Ta astian eozeiñ eunetan eozeiñ tokira joteko posibilidadia.
- Ni gotzen na fiestetan, Santiyutan, baserritik... 'ta bertan dugu e! Gue baserritikan Dixpatenea: Kas bat, attak patu orduo, jo hua zen guentzako: kas bat!
'Ta bea eliza joten zenin, joten zenin zerbatt hartzea estankoa 'o, holako gailleta batzuk itxea seme-alabai; erdi bana hartu... Atta noiz elizatik torko gu zai hola leihotikan. 'Ta harrek hola banatu eta...
- Desberdina. Zerbatte difentia.
- Difentia.
- 'Ta oaiñ ze ber ñeu? Oiñ ze falta 'igu?
- Oaiñ dena.
- Dena bagiñeu.
- Difente.
- Oaiñ dena bañeu neska, denetikan bañeu 'ta halare ez gozen konforme.
- Hoi dun.
- Hala da! Denetikan dakazu 'ta halare hobio nahi, 'o gehiyo nahi 'o...
- Ez dugu estimatzen 'ta.
- Ez dugu estimatzen. Hoi da.
- Buff! Denetikan.
- Dena denin ez da estimatzen.
- 'Ta umik bertan, 'ta ejemplo txarra hoi dun e! Umik beak 'e hartua dakatela zea hoi: Olentzeron karta hasi 'ta "Play Station no se qué".
- Garestinak! Denan berri bazekiten.
- 'Ta oaiñ 'e zea inki yon, etzakiñet, eozeiñ zea ilusiyukin 'ta: "Esto... hau, hau, hau!". Jolin!
- Miño askotan ume ttikiyakin 'e gertatze 'un:
izugarrizko opari pilla iñ, eta geo hor ikusiko dun; kazo zar bat hartu 'ta harrei zea... tamborrada jotzen, itxian gusto aski.
- Hoixe.
- Pentsatu baietz.
- Oparitan diru pilla bat gastatu 'ta karri 'ta...
- Askotan gu gattun okerrena gaiñea 'ta. Dena nahi yogu in 'ta. Gue illoba bezela; dena ez? Olentzero 'ta benga hau honentzako 'ta beste izeba, 'ta beste izeba 'ta...
Hortan 'de guk gue kulpa bañeu. Miño bueno... bizi gattun kontsumismo...
- Dena aldatu baita, pilla bat, dena, bueno!
- Pues datorrengo urteko Saninaziyutan in berko ñeu zerbatte guk.
- Guk?
- Zarrak.
- Bai, hoixe!
- Jarko ñeu.
- Zer?
- Pues zerbatte.
- Karretillakin 'ta.
- Bai.
- Bai hoixe.
- Zerbatte neska: La boda 'o.
- Boda!?
- Gitana o lo que sea, neska. Zerbatte...
- Bueno, jarriko ttiñeu soiñak, harrapatuko ttiñeu.
- 'O bestela gaztiai pixka 't orientatu 'o...
- Burua berotu?
- Bai.
- Antzerki bat itteko?
Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:24:35 - 0:27:10 (2' 35'')
Laburpena Ilusioa ezberdina zen: Kas bat edo gaileta batzuk nobedade ikaragarria ziren. Maillolli datorren saninazioetan zer edo zer egitera animatu da eta ondokoak animatu ditu. Hika.

Aldaketak

Transkribapena

- Biño zuk umorikin hartzen 'zu!
- Nik bai.
- Beste eozeiñ hasertu ingo zen!
- Haserre ez da ona iñoekin.
- Beti, umore ona euki al 'zu beti?
- Bai, bai, gehinin. Bai, izan zandu 'ttut nik 'e ne disgustu galantak, biño ez zit gustatzen haserrik. Ahal baldin bada, disimulatu 'ta martxa.
Nik ama nun ne iual-iuala. Hare denakin ongi izaten zena. Auzuakin 'ta joten zin guziyakin 'ta denakin ongi (...). Bai, beste ahizpak 'e hala genittun, e! Haik hillak 'ttut, beste bi ahizpa bagenittun.
- 'Ta asko joten zin zuen itxea, ez? 'Ta amak kafesnia ate.
- Bai, harrek, jesus! Iñor jon ezkio, seittun!
- 'Ta tertuliyan aittu?
- Bai.
- 'Ta ze kontukin 'ta aitzen zin?
- Ui! Haik ben kontuk! Haik 'e ben gazte dembokuk 'ta, kontuak eta. Jende goxua izaten zen, leno, e! Oain ba al dakizu zer, hau gehiyo, lan gehiyo... 'Ta len bezelako astiyik 'e ez, 'ta... Oso difentia da bizimodua. Difentia da, bai.
Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:29:00 - 0:30:20 (1' 20'')
Laburpena Joxepak beti eduki du umore ona; ez da haserretu zalea. Ama halakoxea zuen; denekin ongi izaten zen. Auzokoekin harreman handia zuen. Jendea goxoa zen, lehengoa.

Transkribapena

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-016
Pasartea 0:17:15 - 0:19:00 (1' 45'')
Laburpena Beren garaiko kontuak tristeak direla gogoratzen du. Denak hilak dira. Pobreak ziren. Garai bateko kontuekin ez dira aritzen orain.

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-014
Pasartea 0:04:40 - 0:06:20 (1' 40'')
Laburpena Zaharren egoitzan, denbora bateko kontuekin hasten direnean, askotan esaten omen diote elkarri orain lehen baino hobeto daudela, baina lanik eginga nekatuak daudela.

Fedea

Transkribapena

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-013
Pasartea 0:44:30 - 0:46:20 (1' 50'')
Laburpena

Kristau fededuna da Kaxilda. Egunean hiru arrosario errezatzen ditu: purgatorioko arimen alde, gaixorik daudenen alde, eta, bestea, bere alde.