Ura igotzeko beleak

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:21:40 - 0:25:30 (3' 50'')
Laburpena Argindarraren instalazioak kaxkarrak ziren. Etxeetara ura igotzeko beleak jarri ziren. Oraindik ere badabiltza Gurutzen. Ergoiengo Simoneko Angel Artolak jarri zituen. Hika.

Transkribapena

- Hemen 'de noiznahi argiyik gabe gelditzen giñan e. Hemen 'e haizia... honek esan duna, haize golpia...
- Haize pixkat atetzen bazun...
- Paluk bota 'ro in bai.
- Bai 'ta alambrik 'e... kruzatu alambriak 'ta... gaizki jarriya nola baizen, askotan argiyik gabe.
- Ahal zen bezela jarriyak. Miño geo pixkan-pixkan... oan, jode!
- Eta ura? Ura noiz hasi zin baserrita 'ta?
- Ura guk aspalditxun bau, miño guk jarriya.
- Hok jarri zuten beliakin.
- Beliakin. Presiyun jarri 'ta. Oaindik 'e botzen du ura harek! Bueno!
- Belia harrei motorra jarri erreka batin 'ta harrek kon-kon-kon soiñua...
- Ez al zu behiñe ikusi beleikan? Belia ikusi ez? Oain 'de baia.
- Hokena funtzionatzen ai da oain 'e. Hoi zea da, aparatu bat hola burnizko zea bat eta tubo lodi batetik tortzen da ura horrea.
Goian presa iñ 'ta kartzen dun presiyukin balbulak muizitzen ttu 'ta kanka. 'Ta geo, kolpe bakotxin prixt-prixt tubeitikan salida ematen yo. Oseake, presiyua horrekin, oaiñ...
- Miño oaiñ zuek, ayuntamentuna 're bakazute.
- Hoixe.
- Lautatikan bat 'o hola aprobetxatzen da e.
- Erdaraz ez da esaten horrei ariete?
- Ez dakit, ez dakit.
- Miño nola gau 'ta egun ai baiden, goian deposttua itten da 'ta alkantzatzen du. Aizabeko 'ro erreka hortan hantxe do etxeko gaiñeño tubeia jarriya. Zenbat metro?
- Bostehun metro 'ro... 'Ta ura botze 'u! Guk oañ bi itxe... Aizabe... hiru itxe... hamar itxentzat 'e ura sobra botzen du harek. Gau 'ta eun ez da geatzen hua. Dapa 'ta dapa 'ta dapa 'ta... Oan, urak haundiyoguk 'ta zakarra betetzen duk puskat tubeiyak 'o zeak,
kanalik 'ta haik garbittu ber, miño oaiñ espezial jarriya do 'ta botzen du ura harek!
- Lanbarrengu hortan 'de bayun iguala errekan 'ta nik jakiñ ez han zeaik beleik baldin bazen 'ta krak-krak-krak itten 'ta han aittu gattuken gu lanian bi eun 'o
hormioi puxka 't botzen, hor katalan bat 'o bayun, goiko Lanbarrenen, katalan bat.
- Lanbarrengoia.
- 'Ta han hormioiya botzen aittu gattuken eta Antonio Gainza, ne launa hura,
itxea jon yun hua bazkaltzea 'ta ni ne zakotikin jona, 'ta han jon nak bidia hartan 'ta krak-krak "Mekaguen, hor heaztiya 'o zerbatte..." 'ta harriya hartu 'ta tiraka 'ta altxatzen ez 'ta aittu niyun 'ta altxatzen ez 'ta geo entetu: Antonio san ziot 'ta haik parrak harrek:
"Han belia jarriya yeu ura iyotzeko!", "Mekaguen, nik e'nekiken motel, nik heaztiya zela uste nin zerbatte".
- Horregatik izango dute izena belia? Soiñungatik igual?
- Krak-krak-krak itten baizun.
- Hoi zea saten yote erdaraz: ariete. Miño euskeraz beti, belia, belia.
- Miño hua ideatu zin baten batek eta ondo funtzionatzen dik.
Ura jarri ber, 'ta ixtoi, saltuk 'ta jarri ber zin... miño... Guria jarrik bauk urtia franko.
- Asko, asko.
- Oaindik (...) zea hua. Zea calle treinta y uno de agosto, Parte Zarretikan.
'Ta kolokatzen zea aittu yun Gallastegi, Luzio. Luzio aittu yun hua jartzen.
- Ez hua Ergoiengo zeak jarri zin, Artolak. Ximonenekuk.
- Miño Luzio ibilli izandu yun, Luzio 're, problemak izandu ziteken,
hasi berriya hartan e'yun ondo ibiltzen 'ta Luzio 're hara ailletu izandu 'uk, nekin jonta gaiñea.
- Ximonenekua, Ximonenekua behintzat bai hor.
- Ximonenekua 'ta behintzat aittu ttun hor tokiyak (...) saltuk ematen
eta Ximonenekuk aittu ttun. 'Ta ondo jarriya yeu guk belia.