Ohitura, hika

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:04:20 - 0:06:10 (1' 50'')
Laburpena Hikari buruz: zenbat aritzen diren. Nor nori aritzen zaion. Normalean semeei hika errazago egiten diete alabei baino. Hika.

Transkribapena

- Zuka hitz eitten zion eta geo gizon batekin iual ai dun hizketan 'ta hika. 'Ta... "Hi ze kristo ai yaz motel?", saten zun "Gizona...", "Ze gizona? Edadia dik 'ta horrei zuka hitz einki yok ez? Eta neskai beti zuka aitze 'un.
- Ba gue neska 'ta anai-arrebak beti zuka, 'ta nei e'ziten ikusi e!, ni baserriyan beti hika denak 'ta...
- Gu ez, gu hasten gattun, saten ñet ba, a todo meter hika 'ta geo sartzen ñeu erderaz, 'ta geo berriz e...
- Miño hiri zea Lorena... zeakin Maitanekin nola aitzen dun euskeraz 'o?
- Euskaraz.
- Ez, miño... hika 'ro zuka?
- Zuka. Enkambio nik Maitanei ezin zioñet erdaraz porrejemplo hitzeik iñ, ni beti Maitanei zuka 'ta euskaraz. Enkambio Iñakikin hika 'ta Lorenakin zuka 'ta erdera gehiyo igual. Eske hiruak etxe berin 'ta zea berin eta ezberdinak.
Eske nik etzekiñat Maitaneri hitz eitten: "Aizan Maitane...".
- Ez din ateratzen?
- Ez zin ateratzen.
- Nik 'e ez e! Iñakiri igual gehixio miño Nereai hika oso gutxi. Oso gutxi.
- Nei 're ez. Nei 're ez. 'Ta Lorenakin 'de zuka 'ta geo igual... bueno, gue amakin 'de ze itten genin: hasten gattunen "Ama zuk..." ez dakit zer 'ta bakit zer",
"Ay chica cállate" esto y lo otro y lo otro. 'Ta berriz 'e kastillanoz 'ta berriz 'e euskaraz dena nastua, dena nastua. Biño nik uste ñet hala itten dela hemen e! Kastillanua 're asko sartzen dugula e!
- Gehiyo zuka... hika gutxiyo oan e! Ezta pentsatu 're e!
- Eta berbada neskakin pasatzen dun bai hoi: Ez dela hika itten neskai 'ta mutillei bai.
- Zertikan den hoi hi? Eske ez dakit...
'Ta nik Marikontxi ne ahizpai 're hika hitz batzuk itten zioñet 'e miño ai!
- Zuka gehiyo?
- Bai. 'O ttikiyak zilako 'ro... no sé, no sé. Miño bueno...
- 'Ta badia batzui gaiñea, buff hika...
- Txokatu itten yote.
- Nik (Romaneneko) Xeberokin 'ta hoi denakin hika hitz eitten ñet.
- Beti hika.
- Nik Xeberoi beti hika.