Neska-mutilak elkarrekin, baina gordean

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:23:20 - 0:25:30 (2' 10'')
Laburpena Prendatan jostatzen ziren: Anton Pirulero kantari, galtzen zuenak halako tokira joan eta halako galdera egin behar. Heldu batzuk haserretzen ziren, baina beraiek halaxe gozatzen ziren. Neska eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren, baina etxekoek ez zieten uzten.

Transkribapena

- Lagun asko, juntatzen giñen bai.
- Kozkorriya geitza izango zen?
- E?
- Kozkorri geitza izango zela inguru hontan? Oain 'de bada miño...
- Juerga geitza! Antonenekui 'ta... geo prendak itten ere bai. Prendak! "Anton, Anton pirulero. Cada cual, cada cual, aprende su juego" eta hortan, geo galtzen zunak, prenda in ber zun 'ta
"bueno, jon ber 'zu holako tokita, 'ta in ber 'zu hau galdetu" 'o besteta... Antonen kanta, "Anton, Anton..." zen 'ta Anton: zea, neska hoin attona zen, kaxkaxuia zen. Dendan hor eoten zen, 'ta hara jon 'ta "Aizu, Anton gazta zuria" ez "Zenbatin saltzen..." ordun, cada...
bueno, oan beste modurako gauzak itten ttuzte, miño ordun gu gozatzen giñen prendak itten, bueno! 'Ta eoziñei: "Bueno, hola jon ber 'zu oaiñ horrea jon ber 'zu 'ta hoi galdetu ber yozu horrei 'o hau iñ ber yozu".
- 'Ta errita emango zuten zarrak?
- Bai, noski! "E, zea, ze ibiltzen zazte hemen, zea hola 'ta hola?" Miño gu... ume kontuk!
- Miño zarrai 'ta errespetu geyo? Jende helduai errespetua...
- Bueno, baiño gaixtakiyik, gaixtakiya preziso ez genun gauza txar... gure juergarako. Haiei ez zitzaioten ondo iruittuko miño bueno!
- Zuek erki pasa?
- Bueno! Hay cada cosa... jesus! 'Ta gozatzen giñan erki! Bueno! Neska 'ta mutil.
- Denak nasiyan, ez?
- Bai. Miño itxekun 'ta zeak... ixillik eta hola. Mutillakin 'ta ibiltzeko? Itxekun 'ta ixilik!
Ez gaur bezela zea, neska 'ta mutil ez dia... ez zen ibiltzeik. Ibilliko bai pozikan egunez elkarrekin miño, gordeka 'ta hola.
- Miño hoi ya kozkortuta? Ya neskatxa inta?
- Bai, bai, bai. Hamasei-hamazazpi urte 'ta.