Klase diferentziak

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:30:00 - 0:32:20 (2' 20'')
Laburpena Lehen, klase diferentzia nabarmenagoa zen. Pobreak ez zuen ezer, eta aberatsak ez zekien zer zuen ere. Gaur egun, zorionez, egoera aldatu da.

Transkribapena

- Aittu ni ai naz esan 'ta esan e! 'Ta esango 'ute "jendia hoi... ze ai da hoi erua hoi hor san 'ta san, esplikaziyuk hoiri ematen". Hoi, egiya da e! Zertikan denak bizi izandu gea, zean, nik han, nere etxian, hoinbesteko familiya, oaindik aurrerapenik gabeko zea,
eta handik honea torri 'ta diferentzia, 'ta geo, urtian poderiyun, orain, orain, aber ze kanbiyua in dugun. Denak e!, denak. Leno pobre antzeko jendia zena oaiñ alletu da aberatsan gradutara e! Porke aber, hasi zattiz kotxikin...
eta itxiak, leno errentan izaten zen 'ta errentak 'e eziñ alletuik eta... mixeri... mixeriya? Bai, ez beiñipeiñ oaingo bizitza. Oaingo bizimodua ez, oso diferentia. Eziñak 'e bazian 'ta... oan baiño geyo; eziñak. Gaur jendia bizi da, pues, leno aberatsan kategorira alletuak.
- Bai, oaiñ eozeiñ joten da biajea 'ta...
- Edozeiñ, edozeiñ 'ta eskubide oso-osua. Eskubide oso-osua dakate. Baiñon lendikan, jesus! Difentzi erreko bizimodua! Difentzi errekua, a! Gure izeba gaixua haik oaiñ bizi balia!
'Ta gure izeba bezela beste asko 'ta asko 'ta asko, 'ta ze bizitza: latza! Latza! 'Ta batez 'e, baserritarrak ere bai. Bizitza gorrak eraman 'ttuzte baserritarrak, batez ee. Jo! Gaur aurrerapena asko 'ta asko dago, makinaiyakin, laneko, aziendak 'e kanpoa botzen dia 'ta
len bezelako mazka itxea eaman berrik eta zeaik ez.
- Bai difentziya.
- Diferentzi haundiya, bizimodua asko aldatu da, lendikan.
- Miño, Maitxo, gerra ondorin 'ta zea, kalin okerruo pasako zen gosia...?