Galdostarren kamioia

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:04:00 - 0:05:30 (1' 30'')
Laburpena Bederatzietako mezara joaten zena alferra omen zen. Baserritarrak goiz hasten ziren lanean; esneketan aritzen zirenak, batez ere. Gurutzeko baserritar gehienek Galdosenera jaisten zuten esnea. Gero, Juanito eta Faustinoren aitak eramaten zuten Donostiara. Beren kamioiak autobus zerbitzua ere egiten zuen.

Transkribapena

- E?
- Auzotatik ordun bakarra jaisten zelako erekiko zittuzten? Klaro, astian baserritikan 'ta ezin jeitxi, ez?
- Ez ba!
- Hoixe!
- Betzitako meza joten zena; alperran meza izaten 'men zen.
- Bai.
- Gaiñea ordun; azinda goernatu 'ta esniak jeitxi bettikun...
- 'Ta esnia karri bai.
- 'Ta denak. Lanin hasten baizen ordun goiz jendia. Baserriko jendia. Harekin bizi zen dena 'ta. Gaur fabrikatik, berriz.
- Klaro.
- Zue itxetikan zea, hemen seitako meza jon ber 'ta bosterdiyak jo ezkio ya hemen ttun.
- Bai, bai.
- Bihorrakin 'ta... Marmitak hor utzi 'ta martxa!
- Kamionin.
- Kamioyin sartu, iyo kamioyin 'ta martxa!
- Kamioyin ezin kaittu hala jende joten yun. Mutikozkor 'ta denak, redios!
- Bueltan honea torri 'ta...
- Miño jende kantidadia e! Ordun... nik ez dakit miño igual... Zenbat? Hogeita hamar? Hogeita 'ta hamar, berrogei laun igual!
- 'Ta libersiyua izaten zen ordun seitako meza jotia; ez bazen joten 'de, igandia zenik iruitzen 'de!
- Hoixen! Kabinan joten giñan lau eta estributan beste...
askotan hiru 'ta lau igual, estributan 'de. 'Ta atzian dena betia.
- 'Ta igandin 'de esniak ez?
- Bai miño, geo honea torri, 'ta esniak 'ta hartu 'ta geo berriz Donostira,
biño haik hemen utzita.
- Mezeta (...) mezeta...
- Serbiziyo erra in zun kamioiyak ordun?
- Bueno!
- Bai, bai.
- Ez zen taxisik ('ta gauzik) ordun.