ni astotako serbittua naz!

Kategoria gramatikala: 
Esapideak
Batuan: 
Astoen moduan egin izan dut lan
Esanahia: 
Pasarte honetan, Joxepak bere bizitzan zehar lan mota asko egitea tokatu zaiola kontatzen digu. Horrexegatik dio "astotako serbittua" dela.
Gazteleraz: 
He solido trabajar como los burros
Jakingarriak: 

Esaldi honetan, adieraz gain, -TAKO atzizkia dugu interesgarri. Gazteek "astoa bezala ibili" esango genuke eta ez "astotako serbittu". Beste adibide bat ematearren, herriko helduek "dirua ogitako da" esango lukete eta gazteek "dirua ogia erosteko da".