ane lardi enbil-k bidalia Ar, 09/29/2009 - 10:35-n
Kategoria gramatikala:
Toponimia
Batuan:
Artikutza
Esanahia:
Artikutza geografikoki Goizuetako udalerrian baitan dagoen barruti edo eskualdea da. Hala ere, Donostiako Udala 1919tik haren jabea da eta iristeko bidea aldiz Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural eder honek 37 hektarea hartzen du, barruan 6 milioi zuhaitz inguru dituen baso zabala gorde duelarik.
Bestela, Artikutzako urtegia edo Enobietakoa 1947tik 1953 arte eraiki zuten, gaur egun zaharkitua gelditu den arren Añarbekoak ordezkatuz.
Euskal Herriko ingurunerik euritsuena eta zaharrenetarikoa da.
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | - Hoik joten zin mendira, kompaziyo batea, Artikutza jon ber bazuten permisua eskatu ber izaten zen, 'ta Artikuzko sarrerako taberna hartan ordun jaten maten baizuten. 'Ta han jaten zuten. Hemen enkargatu bazkaiya 'ta han jan. 'Ta txistua plazan jo 'ta denin. | Egimendia Aranburu, Korneli |
Aipamena ikusi | - Artikuzkua ez. - Ez za gotzen. - Harrobikua bai. Harrobiyan bagoiyakin harriya nola ibiltzen zuten ayeka batetik bestea, | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | - Geo beste gizon bat joten zen astero-astero, ostegunetan enkarguk eamatea. Artikutzaiño joten zen eta gu giñan itxe parin gelditzen zen 'ta nik 'e hartu itten nizkan 'ta haren andria lengun hemen presentatu nau. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | "A ze poza hartu ber dun gue, gue gizonak saten 'yotenin zuekin eondu nazela!" Enkarguk ber nittunin, apuntatuk jartzen nittun, eta bueltakun utzitzen zittun 'ta Artikutza 're dena hara eamaten zun. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |