tobera

Forma mugatua: 
tobera
Kategoria gramatikala: 
Izena
Batuan: 
Tobera
Esanahia: 
Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Festa-giroan jotzen da, ezteietan nagusiki edo "karobi ezteiatan". Batzuetan, palanka joaldiarekin tartekatuz, bertsolariak koplak abesten ditu, bai toberaren bertso propio zaharrak, bai saio horretarako prestatutakoak edo bat-batekoak.
Gazteleraz: 
Tobera
Jakingarriak: 

Oiartzungo "Herri musikaren txokoaren" arduradun den Juan Mari Beltranek lan handia egin du toberak berreskuratzeko. Hona hemen web orria: http://herrimusika.org/