Ergoien

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:38:05 - 0:39:58 (1' 53'')
Laburpena Ergoien auzoko zati bakoitzak bere izena du: Tornola, Haize egia, Eguzki aldea... Kontsejua. Herrira. Haizeeiya. Eguzkialdia. Egiya.

Transkribapena

- Barrio Tornola! Hoi...
- Hoi Ergoindikan aparte e!
- Oaiñ ez dakit, ze... Ez dute hoi hautatzen noski oaiñ len bezela!
- Ya ez da. Ya Tornola, dena Ergoin.
- (...)
- Tornola biñon... Len herriyan 'ta denin hala itten zen, e!
- 'Ta badia gaztiak ez dakitenak, e!
- Izango... Bai e!
- Igual, igual! Oaiñ ez da aitzen, e! Leno Tornola, Tornola...
- Bai. Biñon...
- In... Zea, Kontsejura 'ro jon ber zen zea guzirako, herrira 'ro, barrio Tornola, denak korritzen zun. Bestia (Haizeiya) Haizeegiya, Ergoindik gotti. Hoin ayeka berriz Iuzkialdia da, Sau aldia.
- 'Ta Haizeiya zein da? Lete ayeka 'ta hoi?
- Bai. Aldi hoi da, egiya hoi, gottiño izango da.
- Ya han goittiño.
- Haizeegiya bai, Ergoindik gotti. Hara, zea aldea. Lete aldia...
- Bai, Lete 'ta aldi hoi Eiziarkua 'ta ... Ya, ya.
- Olatzene 'ta hoi denak?
- Bai.
- A! Hoi ez nekin!
- Ez, nik 'e hoi...
- Hoi 're hor sartzen da. 'Ta Lete 'ta baia hor.
- Bai. Ordun mordoska 't.
- Bai.
- 'Ta geo, hokena Euzkialde, zer dia, Ardotze 'ta Saua 'ta hoi denak?
- Bai, aldi hoi guk hala aittu izandu dugu. Euzkialde, aldia dela.
- Bai, hala.
- Zelaiburu aldea 'ta Buenabista.
- Zeok jakingo 'zute, zeok jakingo 'zute.
- Biño hola, sateko...
- Euzki aldia beti. Berua gaiña izaten dela san izaten saten 'ute. Euzki aldia. Ikaarri berua.
- Lete aldea 'ta itzala bai gehiyo! Biño hola...
- Bai. Hoi Haizeeiya 'ta bestin.
- Bai, guenin 'de erreka zokuan itzala denin, aldi hortan, zuenin 'ta, Ardotzen 'ta uaindik euzkiya.
- Euzkiya bai.
- Attak jakingo du hoi, Josetxo!
- Bai. Bai, bai. Biño, oaiñ ez da...
- Ez, oaiñ ez yogu holako gauzai zeik itten.