Artilea

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:29:00 - 0:31:08 (2' 08'')
Laburpena Ardiaren iletik haria nola ateratzen den: ardi-ilea garbitu, ongi harrotu, txabilarekin haria egin... Oheko arropa ere ardiaren ilearekin egin izan du Frantxiskak.

Transkribapena

- Hoi da, 'ta txabilla horrek ze itten zun? Hoi da, kardatuta zona hua hartu 'ta hariya itteko?
- Zeorrek man ber zeniyon.
- Hoi da.
- Hartan 'e artia hoa 're bada. Geo eman ber izaten geniyon... Gue amak zun kostumbria hemen billu, dena, zea hari harrotu hora. Guk bate billu gabe pilla hartu 'ta aitzen giñan, ongi harrotua, e! Hoi bai.
Segi, hariya itten. Ra ra, hondoaiño istanteko itten baita. In ber ziyon goiyan kontu, eskapo in gabe, hartan 'e ber da kontua, txabillakin.
- Itten ai zen heiñin biltzen 'de jun ber.
- Ez, ez.
- Ez?
- Beko hondoiño iñ arte euki 'ta ordun ez utzi gehiyo.
- A...!
- Gehiyo zabaltzen 'ta txabilla billu. 'Ta berriz hasi. Berriz benga, txabillatik, segi, illiakin. Hariya, illia noaiño 'ta bo! Itten ez genunik ez zen. Letrak itten ikasi nun nik eta ba!
- 'Ta denak kolore berakin ingo ze... Geo koloratu itten al zenuten?
- Koltxak 'e iñ genittun gen ohiyetako, esposatzeko. Haik 'e ardi illikin.
- Bai, e?
- Biño, lurrin jarri zea, xapiya, apropos eosi. Sobrekama bat 're in nun nik behintzat, dotoria. Oaiñik hantxe eongo da itxian. Jakin nahi nuke zembat traste dakaten oaiñik.
- Biño hoik 'e itxeko artillikin iñ al zenittun?
- Bai, bai, bai.
- Bai, e?
- Bai, bai.
- Biño...
- Izaten baigenun nahikua!
- A! Biño koloria... Kolore difentik 'ta maten al zenizk... Maten al zenizkaten beri harrei?
- Ez, illiai ez.
- Illiai ez.
- Garbittu ongi jaboiya 'ta urakin, 'ta lehortzen zenin soruan, halako egualdiyakin udara partin itten baizittun dembo batin behintzat!
'Ta halaxe iñ, geo, zea, apropos ekarri tela. Oratua 'ro. Nik behintzat, eskutan iña nun.
- Aski politta izango zen hua!
- Bai. Oaiñik bizi da hua! Sobrekama 're bai gaiña! Be iuala gaiña, hola bueltan parpaillakin.