Trebeak

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:24:40 - 0:26:53 (2' 13'')
Laburpena Txarondon esku antzakoak dira gehienak, trebeak. Berezkoa dute. Ama eta osaba Anjel halakoxeak omen ziren, eta baita Anjel anaia defuntua ere. "Esku antzakoa". Kapotik. Hika.

Transkribapena

- Hoa zen baliyo zuna. Ezerkin ez zen izutzen zena izango. Harriya... Indarra ez zen oaiñ aiñekua ordun, biño! Halee hua galtzeko aiña izaki! Hua tornerua zen!
Bea izatez zona. Lanteiya zakan tornerua. 'Ta ona gaiña tornerua. Itxia iya sateko Txaondo Berri harrek iña da. Halaxekua zen hora. Halaxeko esku-antzakua.
'Ta osaba Anjel 'e hala zen 'ta ama guria 're hala zen. Hola berezkua karriya dia, zin haik.
- 'Ta beste senide...
- Gu geok 'e gauza pranko itten genun 'ta!
- Karo, denak izango ziñazten zuek.
- Batin hariyin 'ta galtzerdiyin 'ta... Iatze lanetako denak itten genittun. Denantzako galtzerdi bana, abarkakiñ 'o jantzi 'ta bero bero mendira, erki! 'Ta gue ama josten, ze iñ ez zekina berriz.
- Kontraiyoik ez.
- Ez, ez. Kontraiyok ez zun izango horrek! Guk esaten bageniyon: "Ama, hoixe ze arropa politta! Ordun in ber diazu!" 'Ta tak! Ingo zun seittun.
- Iual, iuala!
- Iual, iuala! Iual, iuala harrek. Tela karri 'ta, kampana in ber bazen kampana... Holaxe hartuko zun, tela hola kampanan kompaziyo batea 'ta hemendik hartu 'ta kampana gelditzen baida!
- A!
- Geo bi ayeka hoitan puska bana eatsi, motxxio baldin bazen 'ta jesus! Atetzen zittun arropa batzuk! Polittaguk!
- Aski dotore ibilliyak zazte ordun!
- Bai. Gu jantziyakin... Ongi jazten giñan bai. Kapotik eta, ze ez zittun itten! Kapa, kapotia be zorro 'ta guzi, aurrin botoiyakin, patrikak barrendik 'e bai...
Jesus! Neua 're aski ongi pasatzen genin guk, dembo hoitan 'e! Bi esku patrikan sartzen battuzu barrengo ayekatik ez 'zu hotzik. Buruko zorro 'ta guzi!
Aurrin botoiyak 'o, beko hondoiño lotua, 'ta bueno! Nahi genittun bezelakuk itten zittun arropak!