Senarra, zinegotzi

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:04:20 - 0:06:04 (1' 44'')
Laburpena Senarra, Manolo Iriarte, zortzi urte aritu zen zinegotzi. Mendiko gaia eramaten zuen. Gauean oso berandu etortzen zen udaletxetik. Frantxiska afaltzeko zain egoten zen, suaren aurrean, logaletua. "Auskalo nola ibiltzen izango zin". "Enpu inta atera giñan".

Transkribapena

- Hua zea aittu zen, e... Konzejal! Iondu zen.
- Bai, zortzi urte in zittun.
- Zortzi urte in zittun?
- Ni pasia naz, amakiña zea bai! Gizona torri arte, igual mendira jon... Harrek mendiko zea 're baibaizekiyen, dena! Igual bea bialtzen zuten. Lanetik etorritzen zeneko, abisua!
Ailletua! 'Ta jon in ber geo. Geo berriz, arratseko hamabiyak 'ta gizonik itxea agei ez! Herritikan. Hua al zen ba! Ni hantxe, suai juaz, zea, aurrea su erra nik eukitzen nun, 'ta neonek apaiya man nahi izaten berriz, nik.
Bi, bi bakarrik izaki! 'Ta apaiya 're neonek man nahi aurreko aldea. Hoa 're banun.
-Hain berandu 'ta tortzen zen, e?
-Arront berandu tortzen zen.
-Jesus Maria! Lan asko!
-Ze aitzen zen... Ze... Izaten izango zuten! Izango zen ondoria 're.
-Karo, 'ta harrek 'e laundu nahiko zun 'ta!
-Hantxe... Han berko zuten denak durik gabe.
-'Ta béak... E... Zea, ongi eamaten al zun konzejal? Karo, ze hor askokin... E... Asko haserratu 'ta ingo zizkaten?
-Auskalo nola ibiltzen izango zin, biño, nahikua eamaten izango zun noski!
-Zailla izango zen, e batzukin! Denakin ongi eaman nahi 'ta.
-Denakin ongi eamaten. Alkatia Arkale eondu zen demboan eondu zen hura.
-Bai.
-Guk estreinatua da Mamut 'e. Gu senar-emaztik hantxe giñan afai.... Zea afai-merienda 'ro. Gehiyo bazin biño... Empu inta ate giñan handik.