Maizter izatetik, jabe izatera

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:48:15 - 0:50:10 (1' 55'')
Laburpena Zabalatar bizkondea Oiartzungo baserri eta lur askoren jabea zen. Senide baten senarra zorpetu egin zen, eta, hura kartzelara eraman aurretik, euren ondasuna saltzen hasi ziren. Orain dela 20 bat urteko gertaera horrek oiartzuar askoren egoera aldatu zuen. Izan ere, baserritar asko maizter izatetik jabe izatera pasatu zen.

Transkribapena

- 'Ta haik zertikan hasi zin hoi dena saltzen 'ta?
- Hoik zakaten koiñado bat. Zea bat, arreba... Bueno (...) arreba bat 'ta zakaten ezkondua un tal Altzibar 'ta Hondarraiyan zakaten golfu hortan txaleta 'ta armadoria zen. 'Ta armadori horrei nik ez dakit nola
arraiyo negoziyua gezki jon, zorrak in eta lasai jokatu eta berrehun milloiyeko zorrak 'o bankukin iñ 'ttuzte eta orduan ez dakit espropiaziyua 'ro ze torri ziyon eta gaiña béak patzeko ez zula 'ta kartzela!
'Ta ordun familiyak, familiyak pues kartzela desonra bentzako 'ta familiyak tapatu in nahi 'ta patu in nahi. Berrehun milloi garaiy haitan diro asko zen. 'Ta ordun hasi zin saldu 'ta bankui patzen. Biño geo nei saten zin zeak (...) "Joe, eske eziñ 'yeu aurrea atera! Interesakin patzeko ber 'yeu
diro guziya! Interesak patzeko!" Ordun interesak haundiyak baizin! Interesak catorce, quince 'ta veinte por cien 'ta inteesa ikaarriyak baizin. 'Ta haik hua patzeko haimbeste ez zutela! Terreno guziyak saltzen ai zila 'ta interesak... Tronkua ez zutela kentzen. 'Ta zeatzen ai zila,
dena deseitten ai zila 'ta. Geo san zin bankukin in zutela zea bat, akuerdo bat. Tronkua patuko zutela, interesak kentzeko denak. 'Ta bankuk 'e amore man zutela. Tronkua, jakiña ikusten zuten bankuk 'e ai zila arruinatzen famili bat, dena deseitten ai zila 'ta azkenin bueno bankuk
'e ai zin aberasten beaiyen kontura eta betiko zuten, ez zen...
- Ez zuten zea itten...
- Ezin zuten zeatu...
- Buelta eman.
- Interesak jaten ziyoten dena.
- Karo.
- 'Ta azkenin interesak kendu ziyoten, tronkua bukatu zuten 'ta holaxe.