Lokutorioa, gainezka

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:28:50 - 0:31:30 (2' 40'')
Laburpena Kabina bat zeukaten etxean. Jendeari deitzen lagundu behar izaten zioten. Etorkinek asko erabiltzen zuten beren urrutiko senideekin hitz egiteko. Konferentzia eskatu behar zenez, igual bi ordu zain egon behar zen. Hantxe izaten zuten etxea jendez beteta. Gero Telefonicak hartu zuen zerbitzua eta gero eta etxe gehiagotan hasi ziren telefonoa jartzen, eta kendu egin zuten lokutorioa.

Transkribapena

- Itxian, barbeiyan ez.
- Itxian, itxian. Bai, bai. Sala bat bagenun 'ta han kabina bat jarri ziuten 'ta hitz ein nahi zunak kabinan barrenin sartu 'ta hitz eitten zun 'ta geo telefonua bakizu, zuk oain nola dakazu hola jarriya 'ta geo zea, zea manibelakin, bai. Hola hasi giñan.
- 'Ta jendii laundu in berko zeniyoten?
- A, klaro.
- Jendik ez zun jakingo!
- Ezta ideikan 'e. Ezta ideikan 'e.
- Harrittu 're bai. Sorginkeiya zelakun...
- Bai, bai, bai. 'Ta jesus, geo kastillanua ordun bakizu tortzen zen barra-barra, emigrante jendi hoi 'ta bueno ben parajeta hitz ein ber zuten 'ta gaurko komunikaziyua ez baizen, (...) eskatu ber zun konferentziya 'ta ezin zenun direto, ez zen diretoik (...) ez zen diretoik iñoa 'ta
Donostira deittu 'ta handikan "Oiga, ponme con el número... " Iya ze ordutako, 'ta zuk eskatu 'ta handikan bi ordura igual saten ziuten. Ba, bi orduko zea zela, dembora ber zela. 'Ta joe, jende guziya deseperatua! Jendia han zai, gure itxia... Itxia bete jende, gu 're han, denak han...
Itxia arron herriyan mende jarri genun.
- Bai.
- Bai, bai, intimidade guziya galdu genun! Itxian bai.
- Ayuntamentua (...)
- Biño sos batzuk ematen ziuten 'ta! Sosa dena ber zen. Gue itxian 'e denak ttikiyak eta denak zerbatte ber zen 'ta nik 'e baserritako ibilli guztiy hoitatik sos batzuk atetzen nittun 'ta segi! Dena, korri batea 'ta korri honea dena oiñez.
- Dena oiñez, jo!
- Geo telefonikak hartu zun, ya Donostiko telefonua Telefonikak. Gipuzkoako telefono guziya probinziala zen, bena zen, herriyana, zea zen diputaziyuna zen, biño geo Telefonikak hartu zun
dena 'ta ordun gauzak kambitu zittuzten haik 'e 'ta hasi zin poliki-polii zeatzen, telefono numerukin markatu, markatzen, biño hoi 're hemen bakarrikan e! Automatikua zen Donostitikan hemezortzi kilometron barrenian. Handik kampoa ya konferentziya zen.
- (...)
- Konferentziya zen. Hemezortzi kilometrotik kampoa konferentziya zen. 'Ta...
- 'Ta ordun zuek ya utzi in zenuten?
- Ez, geo seittu genun dembo askuan, biño geo ya jakiña, ya zea haundittu giñan, hogeita bost urte eukittu genun, haundittu giñan 'ta bakotxa be martxa jon zen 'ta denak alde inta... Ni 're ez nitzan ailletzen 'ta geo pues bueno, ya Telefonikak gaiña haimbesteiñeko esijentziyak eta
haimbesteko gauzak eskatzen zittun 'ta ya utzi in genun. Utzi in genun 'ta ya geo gaiña jendia orduko hasi zen ya telefonua jartzen, batek eta bestik eta hasi zen telefonua jartzen 'ta geo hortaz aparte, in ber zaten genun urtero urtero guk itxez itxez, telefonoko listak guk partitzen genittun.
'Ta dena zarra dena billu 'ta berriya partittu urtero 'ta bueno, erotu itten giñan lanakin! Lana bai, lana bai...