Aizegainen eskola

Primary tabs

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:03:50 - 0:06:00 (2' 10'')
Laburpena Berak baserrirako gelditu behar zuen hasieran, eta beste senideek eskola gehiago izan zuten. Trumoitar batek Aizegainen gaueko eskola jarri zuen eta han egin zuen negu bat, inguru hartako beste baserritar gazteekin batera. Trumoia ikazkina zen, baina fraile ibilia zenez, zer edo zer bazekien.

Transkribapena

-Urruti jayuak
- Jo
- Bestiak denak eskolan ibilliyak zin, an anaiya Zamalbiren ibilli zen Joxemai, Zamalbiren
Hortako harako, Egiyuxe sagardoteiya aitzia ba al tzu?
- Bai
- Han ne zea zen han
- Izeba
- Ne aman ahizpa 'ta han hara joteko jarri(...) hara joteko 'ta geo Miel zea hoi Trumoiya hoi zean Azañen gaueko eskola jarri ber zula 'ta
(...) Hoi itxian lan iñez 'ta hua zea hobia zula netzako zea hoi behintzat, 'ta ne tokiyan anaya biali. Ni zarrua nitzela hua miño 'ta nik itxin lan itteko (...) 'ta hua biali
- Joxe Luix kastigatua
- 'ta harek ni miño eskola geyo zula, hua Zamalbiden eztakit zenbat denbo pasa zun, demboa pranko pasa zun harek eta ni zea... Azañea joten eta erdi lotan eon han 'ta geo etxea!
- Ze ikasi, nahiko lan ikasten! 'Ta zein jon tzi hango ingurukuk jongo ziñazten, Azañea ? Azañea ikastea zein joten ziñazten? ingurukuk? Han ingurukuk ez?
- Bai ingurukuk bai (..) dozena erdi bat eo dozena igual. Alepokuak e' bazin joten zienak eta, Ailuxietakuak eta (...)Negu batin eo ibilli giñan.
- 'Ta zemouzko maisua zen Trumoi hoi?
- Trumoiya? Zea ikaz itten aitzen zena! Zea(...) kulpik etzun
- Bai miño eskola izango zun
- Praile ibilli praile ibilli zen zen eztakit zenbat denbo pasa zun, praile pasa zun eta eskola, bai guk miño geixio izango zun