Dotore jantziak

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 1:00:39 - 1:02:29 (1' 50'')
Laburpena Gregorik gogoan du jaunartzea Aranoko jostun batek egindako soineko batekin egin zuela. Erretraturik ere ez zuten atera. Amak arropa politak josten zizkien: "Beti dottore jantziak". Jaia iritsi eta arropa berria janzteko ilusioa izaten zuen. Gaztaro "alegria ta arront politta" izan zutela dio.

Transkribapena

- Komuniyo Haundiya iñ arte 'ro... Nola izaten zen?
- Ordun, ordun Komuniyua Haundiya... Komuniyo bat izaten zen ordun... Ahaztua 're iña 'kat.
- Bai, Komuniyu Ttikiya eta Komuniyu Haundiya... Bi izaten zin.
- Bai, bai, bai. Betzi urtetan, ahora que me acuerdo, betzi urtetan komuniyua. 'Ta lenbiziko ahizpan soiñekua... Klaro, modista bazen ona han bizi zena, 'ta bordadurakin 'ta... Nola indako soiñekua? Polittagua! 'Ta soiñeku harrekin...
- Denak?
- Komoniyua in genun beste bi ahizpak. Hiru ahizpak soiñeku batekin. Gaur aiña ze ez zen e? Soiñeku harrekin. Erretretatuik 'e ez, gue garaiya hartan, Komuniyokoik 'e ez genun.
Ez dut uste bageñunik. 'Ta geo gaztia, klaro, gaztia zeaxiogoa zen eta harrei uste 'ut berriya in ziyotela. Miño gaiñekun gue ama difuntak, klaro garai hartan eamaten zen perkala, eta gui arropa politta asko josten zigun ama difuntak eta beti dottore jantzik. Hala ibiltzen giñan e!
'Ta jaia etorri aizu 'ta ilusiyo batekin, soiñeko loratu politta haik eta apargata txuriyak 'ta dantzan ibiltzeko 'ta zikintzen genittun 'ta garbittu 'ta pasta txuriyakin txurittu 'ta benga! Hurrengo iganddeko dantzan ibiltzeko berriz 'e. Biño ¡una juventud! Alegría eta arront politta pasa genun guk. Te digo la verdad.
- 'Ta lana 're asko ingo zenuten ba? Baserriyan lana asko ingo zenuten...
- 'Ta han juntatzen giñan lagunak eta bai 'ta... Geo jaia tortzen bazen 'ta, meza kantatua 'ta kantatzen 'ta...