Altzibar eta Basterotxiki

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:40:20 - 0:42:10 (1' 50'')
Laburpena Basterotxikira ezkondu ziren. Garai haietan zaila zen etxea aurkitzea. Altzibar arrunt ezberdina zen garai hartan. Basterotxikin eskola zegoen.

Transkribapena

-'Ta ni Oiyartzunan. Hementxe jarri giñan itxi hontan ezkonduta. Bazen ordurako itxeik ezin billatzen zen. Geo hau hustu zen numbait, maisterra fan 'o zerbait in 'da. Honen familiyai san Torrekuak, familiya bezela izaten baigiñan gu haikin.
Eta harrek ordun. A, hoi haik pisua libratua zutela ba. Oain fana zutela. 'Ta bai 'ta hartu dugu 'ta ordun hementxe jarri giñan, hementxe geoztik damazkiu hirurogeita bi 'o hiru urte o lo ke sea lo ke llebamos.
-Biño lendabizi Aranoa ezkondu ziñazten?
-Ez, ez, ez. Honea!
-A, honea?
-Honea ezkondu giñan, ya Aranotik ezkondu 'ta ya atera nitzan ni.
-Ya, ya, ya. Eta zer zen zailla itxia harrapatzia?
-Bai, garaiy hartan hala zen, e? Bai 'ta.
-Zailla zela itxia harrapatzia.
-Garaiy hartan bai.
-Jo! Garaiy haitan jesus!
-Oso zailla. Oso zailla.
-Karo 'ta Altzibar aski difentia izango zen?
-Arront zea, oi pentsa zazu bizikera 'ta kusten bazen jesus! Bizikera 'ta. Eta...
-Hau, itxi hau, zeakua zen. Torrekua, horkua zen.
-Bai, Arbidena zen hau.
-Horkua. Hemen leno, hemen bizi zena Prantzira jon zin. 'Ta hau libratu zenin seittun san zin. Eta geo seittun torri giñan, etxia dena zarra arront zarra. 'Ta dena
-Bai, oan 'e nahiko zarra, biño ordun zarra bai klaro! Obrik in gabia 'ta.
-'Ta bian eskola ez?
-Bian eskola leno.
-Bian eskola zon leno.
-Beti eskola guk izautu giñun.