Lan eta lan: andregaiarengana joateko denbora ezin atera

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:35:06 - 0:37:52 (2' 46'')
Laburpena Compañía Nacional de Oxigenon txandaka aritzen ziren. Jaietan ere lan egin behar izaten zuten. Lantegiko soldatak ez zuen nahikoa ematen eta beste lanetan sartu behar izaten zituzten ordu gehiago. Libratzen zenean joaten zen andregaiarengana, Aranora.

Transkribapena

-'Ta geo hor oxijenu hoitan errelebun aitzen giñan. 'Ta errelebotik hortik gora. Axaldi 'ta izautuko zenittun zuk? Axaldi 'ta bai.
-Ez honek ez. Bai?
-Bai, Axaldi bai.
-Haik obratan aitzen zin.
-Bai.
-Geo orduk sartzen haikin. Orduan gutxi iazten zen aiyek guzitan 'e, gutxi iazten zen. 'Ta geo orduk sartzen haikin aitzen nitzan.
'Ta geo jaiyik 'e ez genun guk, oxijenutan ez genun jai bat, jaiyik izaten. Eguarri eunin 'e lana in ber izaten genun, jaitan. Biño itten genun, errelebun aitzen giñan beti. Errelebun, biño jai 'ta aste.
'Ta bai, beti izaten genun lana. 'Ta jaiyak izaten genittunin, jaiyak hartzen genittunian itten nitzen batzutan Axaldikin 'ta hoikin pasatzen nun jaiyak denak. 'Ta beste batzutan berriz koiñauakin 'ta Karrikan, errotan.
Hoikin iatze itten 'ta zean, han ibiltzen nitzan, zeatik goitti jonta Portuberritik goitti jonta han badozte iatze lekuak. Etahan iatze ebaitten 'ta. Gue gazte dembo...
-Beti lanin.
-Hola lanin, bai bai, dena lanin.
-Beti lanin.
-Lanian.
-Biño galdetu 'itzu aber andregaiyangana noiz faten ziñan igandian eo?
-Hoi, hoi.
-Hara?
-Noiz eukitzen dembua?
-Segun. Kompaziyo batea, bai igandia libre nunian igandian.
-Iande atsaldian.
-Iandia reserbatzen nun.
-Libre zun.
-Goiz txanda nunian ezin nintzan jon ze zien 'ta. Arratseko txanda baldin banun 'o hola joten nitzan.
-Geo hamartan sartu biar zenin, ¡ya me dirás!
-Maiz jotia nahi izaten zun 'ta ahal nunin joten nitzan.
-Ez zenun aspertzeko dembuik!
-E?
-Aspertzeko dembuik ez zenun.
-Ez, ez.
-Ez ba!
-Ordun ez nitzen ni nekatu itten, iul arratseko hamarretako itxea ailletu banitzan 'e goizeko seitako berriz 'e joten nitzan lanea, zea, Errentira. Bai.
-'Ta baserriyan 'e lana in ber izango zenun?
-Bai, hogei urte arte baserriyan aittu nitzan. Geo zea, soldado jon arte. Bittartin. Geo 're bi anaiyak zeatu zin dembun. Beste bi anaiyak deittu zittuzten dembun.
Berriz atzea permisua eskatu zeatikan 'ta urtebete pasa nun Real Compañia Asturianan ai nitzala, baserriyan lanin. Beste anaiya torri zen bittartin.