Dantzaldiak

Primary tabs

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:25:20 - 0:27:33 (2' 13'')
Laburpena Larrazabaltarrak ez ziren dantzazaleak. Gregoriren familia bai, ordea. Aizegaineko bilera. Filarmonika.

Transkribapena

-Ordun dantza gutxi iñak zazte zuek biyek?
-Alkarrekin batez. Beno, ezkon. Ez, ordun ez giñun soiñoikan ez. Noizpaitte in giñun.
-E?
-Noizpaitte. A! Mari Pilarren bodakun, 'o ez dakit ba Mertxenian, Joxe Mainian. Zea dantza in giñula.
-Odun in zenuten?
-Beno baltsian hara 'ta hona, ez baitzekin bate honek. 'Ta haimbeste senide 'ta iñorre ibiltzen zenik ez.
-Hara! Ez dia ordun dantzazalik!
-Ez, gue seniritan ez.
-Larrazalkuk ez zian ibiltzen.
-Ez zin ibiltzen.
-Hok 'e paraji hartan bizitzen zian 'da.
-Seniritan iñorrez.
-Eta han ingurun zea, Aizaiñen billera izaten zen?
-Bai. Aizaiñen bai.
-'Ta joten ziñazten zuek?
-Gu billera joten bagiñen 'e dantzan ez giñen izango.
-Gu ez, ni ez.
-Bai, izaten zen gue gazte dembuan Aizaiñen zea.
-'Ta faten al ziñaten billera?
-Joxe Miel difuntun 'ta aittak jotzen zun filarmonika 'o zea jotzen zun.
-Zeiñen aittak? Zeiñen aittak?
-E?
-Zeiñen aittak?
-Joxe Mielen aittak.
-A! Joxe Miel.
-Difuntua. Hua aitzen zen
-Eta han gehiyo ingurun?
-Bai jendia Sauerrekatik eta denetik joten zen, jendia joten zen Aizeaiñea, jendia juntatzen zen.
-'Ta zuek iñorrez Larrazaltik?
-Ni dantzan. Bai, batzuk dantzan ibiltzen zien Ailuxetako 'ta zeak 'ta hoik dantzan ibiltzen zien.
-Ailuxeitakuk dantzarik zian, jolin!
Mantxo 'ta Asuntzion 'ta. Bai... Le gustaba. 'Ta gui 're bai. Ni akordatzen naz Santiyutan, Oiyartzunen, o Aranoko fiestetan nere aita dantzatu zela bederatzi seme-alabakin.
-A bitu!
-'Ta harren anaiya zen, ne atautsiy hoi 'ta hura 're bai. Biño nola aizu! 'Ta hurrengo oktubrian hortako.