Bidagurutzetan erreketeak

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:06:57 - 0:10:40 (3' 43'')
Laburpena

Gerraren hasiera gogoan du Joxemarik. Lartzabalen soldaduek eraso egiten ikusi zituzten, eta berriro Oiartzunera itzultzen. Errenteriara ezin sarturik ibili ziren bi hilabetetan. San Markos eta Txoritokietatik botatako kanoikadek Mendin eta Larria txikituta utzi zituzten. Bidagurutzeta erreketez beteta egon zen eta bertakoek Beloagatxikira (Pelutxikira) joan behar izan zuten.

Transkribapena

-Ba orduan bazijuzten kamiyuan denak behiyak eta ben materialak eta gauzak hartuta. Eta hor Lartzabalko kruzi hortan trena be trenbiretikan etorri zen. Trena ez.
Bagoi bat. Beno, motorra be zeakin, ez? Eta handikan ametralladorakin prrr! Hor bota ziuten tiro batzuk. Atta 'o ama 'ta ni biyek gu amabirjiñakin (...)tzekua zela.
Hasi zien jira 'ta bueltaka, Oiyartzunea berriz. Eta bi hillabete hor pasa zittuzten. Sartu zien Errentiyan Santa Kruz bezpean, el trece de septiembre sartu zien.
Eta hemen, juliyuan zien hemen. Hoi demboa guziya hemen pasa zuten. Orduan beaiyek San Markotikan eta Txoritokietatikan eta kañonazuak botatzen zittuzten.
Hemen 'e itxiak izandu zien: Mendin, Mendin dena txikittuta utzi zuten. Eta hor bestia Larria 'o hor inguru hortako baserriy hoik, hoik 'e bai. Eta hola.
-Eta tropak eondu zin Mendin aldi hortan, zuen aldi hortan eondu zin? Ze baserri askotan eondu zin...
-Gue itxian, zeaz reketez betia eondu zen itxia. Eta geo kampun eondu giñan.
'O arreba Pelutxikin bizi zen eta hara jon giñan. Biño hara jonta hara eaman genittun behiyak. Biño txerriyak eta oilluak eta denak hemen geldittu zian.
Oaiñ, eunero atta handikan etortzen zen, gure itxea etortzen zen. Eta txerriya nombaitt 'e hemen gosiak eta karrasika eongo zen eta karrasi ingo zun, balloneta bizkarretikan hola sartua zun.
Biño ondo zon zerriya 'ta eaman in zun hara. Eta oilluak 'e etortzen zenian ba oillo bat 'o bi 'o eaman itten zittun. Gaiñekuak beak hemen jaten zittuzten 'ta.
Harrek 'e itxetikan, hemendikan, hartu 'ta hara emana 'ta hola. Denak soziyo. Biño hondatu, san 'men ziyon alfereza, gaiñea apaiz estudiantia 'ro izan ber zun.
Eta hondatu gauza ingo zela biño eaman ez zutela ezer ingo. Eaman ez zutela ezer ingo. Eaman, koltxoiyak ohiyetikan atea 'ta trintxeran han loitan eukitzeko hara eaman 'ta
haik nola ez dia ba hondatuko? Han dena hondatu. 'Ta geo zeak kuartoko atiak kendu 'ta haik jartzen zittuzten ba komedoretako mahaiyan gisa inta. Haik atzea jarri ben tokitan 'ta aguantatu zuten.
Biño hondatu behintzat gauza guziya hondatu. Holaxe. Han, bi hillabete pasa zittuzten hor.
-'Ta zuek bittartin Pelutxikin?
-Bai. Pelutxikin gu. Behiyak jeitsi bertakuak eta itxekuak eta esnia hartu baldiakin 'ta ra iratzelekutik goitik behera bota 'ta.
-Ezin zenutelako saltzea jon?
-Ez, ez, ezin ziñan handikan iñoa saltzea jon.
-Jo!
-Haik 'e beak bertako familikua, arrebak 'ta hoik eaten zuten esnia. Biño amak 'ta nik ez genun esneik eaten. Oiañ 'e ez dut eaten 'ta.
Baño eaten dut, kolakau itten dut eta hoa hartzen dut, biño esne hutsa ez dut sekula eaten. Ez zin gustatzen.
Gue amak 'e ez. Biño gaiñekuak bai, astuak 'ta denak esnia ean 'ta empatxatuak! Bi hillabetian holaxe, han 'ta geo hara joan.