Zortzi egun sagardotegitik atera gabe

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:41:20 - 0:43:50 (2' 30'')
Laburpena Saltzen jartzen zen egunetik hasita, jendea sagardotegiz sagardotegi ibiltzen zen, orain tabernetan bezala. Jendeak zortzi egun-eta egiten zituen bertan, jan eta edan. Bertan jartzen zuten jatekoa; arraina gehiena, haragi gutxi. Txoritokietan eta Zuantzan eta... gizaseme eta emakume, denetik ibiltzen ziren. Baziren emakumeak, gizonak bertan bete-bete eginak, eta sagardotegiraino joaten zirenak arropa garbiarekin, aldatuko baziren.

Transkribapena

-Jendia tortzen zena billa 'ta?
-Billa?
-Len asko san zu, ez?
-Bai, billa. Askotan hiru-lau baserri beak biltzen zittun, ingurukuk. (...) 'Ta hutsak 'e igual. Ben bertakua in itxekua 'ta utzita 're bai. Bizu.
-'Ta jendia ze ibiltzen zen tabernatan bezela sardotei batetik bestea 'ta?
-Hemen?
-Bai. Hemen Oiyartzunen.
-Oiyartzunen bai, saltzen jartzen zen dembuan bai! Bai, bai, bai. Bertan maten zuten bakaillua 'ta tortillak eta. Krixton betekakin bertan igul zortzi eun.
-Mekayuen dio!
-Bai, bai, bai, bai.
-Joe!
-Suantza 'ta Txoitokietan 'ta hoitan sardua saltzen zen. BiƱo itxeko sardua, bakizu. Hiru lau barrika 'ro.
Hantxe zortzi eunin bertan. Jan 'ta ean 'ta bertan, asko e! Askok pasten zuten sardoteiyan.
-Jana ze itten zuten bertakuk jarri 'o kampotik karri?
-Ez, ez bertakuk jarri bai. Bakaillo...