Salataria eta fusilatua I

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:38:30 - 0:40:50 (2' 20'')
Laburpena Emakume batek salatu eta fusilatu egin zuten San Pedroko bat. Fusilatutakoaren alabari egurra emateko agindu zion Manueli nagusiak. Hezurrak atera zituztenean, emazteak ezagutu egin zuen gizonarenak zirela; gerrikoarengatik ezagutu zuen. Fusilatuaren eta salatariaren semeak biak apaizak ziren eta elkar ezagutzen zuten. Kontzientzia astoak jana.

Transkribapena

- Horrek hillarazitako gizon hoi behintzat Zan Pedrokua zen. San Pedron lana besteik ez omen zun itten gizon harrek. Gio nei han Astilleotan lanin aittu esan ziatzen.
'Ta joten zen hara emakume bat, gaztia, hemezortzi hamasei hamazazpi urte holakua, fuertia. Nauziyak esan tzian:
" Hoi etortzen denian eurra txikitu horrei e" Bueno bale. Gio esan zian. " Horren attta zuen auzu hortan hilla du emakumen batek"
Hola hasi giñan hizketan hizketan 'ta hoixe izan zen.
- Horrek netzako igual izango zun, konpaziyo batea nik zuri txibatatzen zattut 'ta etortzen da baten bat
eta eamaten zatttu zoko batea eta tipi tapa tipi tapa, y luego kojes iguaL? Nik pentsatu itten dut e holakon bat izango zula e.Nik pentsatu itten dut.
Gañekun persona sin mas ni menos ni zu denunziatzea jon ta "Beno akatu zazute hoi" deusen zeaik gabetenikan e' nau iruitzen e, hoi netzat seuraski irazbirin ibilko zen.
Nik pentsatuta bai.
- Bestela zalla e?
- Bai nik pentsatuta bai.
- Gio gizon horren hezurrak atetzeko nomatte permiso 'at in zuten hezurra atetzeko, 'ta andria karriazi 'men zuten.
Eta alabak e seurasko eztakit. Eta san omen zioten: "Gizon aizautuko al zenun, bo hezur hutsa eongo da miño izautuko al zenun? "
Eta " Bai nik izautuko nunke seuroaski" Atea 'men zuten 'ta gerrikua hebilla zillarrezkua izaki eta hua erdoittu gabe berri berriya.?Ta handik izautu 'men zun.
- Kontzientziya astuak jana ! Bestela ezin dia gauza hoik in, ezin dia gauz hoik in.
- Ez
- Gizon horren zemia eta horren zemia biyek apaiz in zin. 'Ta bazkaiya Trabalekun jarri zuten. Bazkaya beno meza mateko bazkaya hor trabalekun.
Trabaleku han dao bazerriya e! Miño bazkaiya han jarri zuten.Apaiz pilla bat eta hoik biyek, hango semia eta San Pedroko hiltako horren semia biyek .
Eta batek esan omen ziyon bestiai hola biatzakin. Gio birian zijuazztela esan omen ziyoten