Zer jan, huraxe eman

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:10:40 - 0:14:00 (3' 20'')
Laburpena Aguazilak baserritarrak zaintzen aritzen ziren; esneari ura botatzea galarazita zegoen. Ur pixka bat botaz gero ez da nabaritzen. Haurrentzat ere ura botatzen zitzaion behi-esneari; bestela, lodiegia izaten zen. Behi guztiek ez dute esne berdina ematen. Lehen, behi zuriak ziren hemen; esne lodiagoa izaten zuten. Uztarrian dabilen behiak ere ez du esnea hain goxoa izaten. Animaliari zer eman jateko, halaxeko haragia: txerriari ogi asko emanda, gizen gehiegi; giñarra ateratzeko, artoa edo ezkurra. Atak haragia belaka. Oiloari artoa ez bazaio ematen, arrautzak txuriagoak. Bazenekizun.

Transkribapena

- Aguazillak eta atetzen zien bazerritarrai registratzea eznia. Eztakit ze aparato izaten zin.
- Bai.
- Batzui arrapatzen ziyoten.
- Asko botzen zunai.
- Hoixe
- Asko botzen zunai.
- Bai, miño hoi zeba da, segun zenbat litro botzezkazun 'ta ze itten yozun.
- Nik hoi ez dut ondo arrapatzen, esnia patu ber dunai, esnia beria ber du. Beria ber du. Miño hainbeste liro esnei litro erdi bat ura botzen yozu, ez du iñork izautuko. Iñork e' iñork ez gañea.
-