Nobio gezurtia

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:42:00 - 0:45:25 (3' 25'')
Laburpena Inaxiri nobio batek gezurra esan zion, eta utzi egin zuen. Aurretik oparitutako ordularia ere itzuli zion; mila puska eginda, baina baita itzuli ere. Paretak jango'u zue erlojua.

Transkribapena

- ¡Yo así inoxentemente! "Txerriya umatu al zaiyo?" 'Ta "Bai, hamabi ume iñ omen 'zka. Kuadrilla erra da". Hurrengo eunin esnekekin jon da gue ama t'a baita ze iñ 'yo, bizilaunai, Frantxiskaiy " Ze, Antonioiy txerriya umatu 'men zaiyo, e?" Bitu gauzak nola korritzen dian, e!
"txerriya umatu 'men zaiyo?" 'ta Prantxiskak "Zeiñek esan zattu hoiy?" "Nei alabak atzo, Antoniok esan ziyola hamabi ume in 'zkala" 'Ta "Bueno, bueno, bueno! Mesedez! Harrek ez daka txerriya umatzeko 'ta! Mesedez, zaude ixillikan e! Han ez da txerriyik umatu 'ta!"
"Nola ez dela txerriyik umatu?" Gue amak. Eta "Ezetz ba, txerriyik ez dakala umatzeko! Han ez dela txerrikumeik!" 'Ta san omen ziyon Frantxixkak: "Beno, ni hobeto enteatuko naz 'ta bihar sango zattut. Hurrungo eunin amaiy han ez zeola txerriyik umatuik eta ez zeola umatzeko txerriyik.
Ama itxea torri 'ta "Iñaxi?" 'Ta "Zer?" "Gauz bat esan ber zattut" "Zer san ber diazu?" 'Ta "Antoniok gezurra san zattu!" "Bai zea sango zin gezurra! Txerriya umatu zela! Ama, ze saten ai zea!" "Gezurra dela, Pantxikek esan du gezurra dela! Ez dola txerriyik umatuik 'ta
ez dakala umatzeik!" "A, ez? Mekaunlaletxe! Hurrungo iandin tortzen denin nena! Eon eon pixka batin." Hurrungo iandin Txikierdira laundu zin ba gotti 'ta hor onduan jarri giñen hizketan 'ta nik: "Zer da, txerrikumik haunditzen ai al dia 'ro?" Nik hoixe: "Txerrikumik ze mouz dijuzte?
'O haunditzen ai al dia?" Gaintikan oaindikan 'e "Bai, earrak dozte txerrikumik, oso errak!" "A bai, e? Errak daude, e? Ordun gezurretan zeiñ ai da, zu 'o Prantxixka? Zeiñ ai da gezurretan?" "Prantxixkak ze san zattu zuri?" "Ez dagola txerriyik umatuik 'ta ez dakazula txerriyik
umatzekoik!" 'Ta zakan relojo bat errealatua lenuoztikan. Zakan, relojo bat. 'Ta san niyon: "Nei behiñ bakar bakarrik esango diazu gezurra! Gehiyotan ez diazu esango! Ez etorri datorren iandin nena. Ya bukatua do tema e! Ez torri nena, e! Txerrikumik baldin battuzu,
hazi nahi zun bezela, 'ta nei gezurrik ez esan gehiyo. Eta hemen dakaten eskumuturreko... Kendu nun. "Hemen dakaten reloju hau, aiba!" San niyon. 'Ta ezetz, ezetz, ez ziala hartuko. "Hartu!" Esniakin joten zen hua 're, Antonio 're Errenteira 'ta
"Hartu, bestela reloju honek ez du gauz onik ateko!" "Ezetz, ez zattutela hartuko!" "Hartu! Bestela ni astian jongo naiz Errentira ne amakin 'ta paretak jango 'u zue relojua!" San niyon. "Ez nik ez zattut hartuko!" "Hirugarren txandan saten zattut, relojua hartu! Bestela Errentiko
paetak jango 'u!" Ezetz. "A, ez?" Amai san niyon hurrungo eunin: "Ama, relojoik ez nau hartzen 'ta zuekin batin Errentira nijua" "Zerta zuaz Errrentira?" "Erlojuik ez nau hartzen 'ta ez banau Errentiyan hartzen, jo ta paeta botako 'yot!" "Ez nau ba hoiy ingoba zuk nei?" Bai, hoixe ingo
dut 'ta nahi bazu beira eon, zue bistan ingo dut gaiña, ama, bai." Jon giñan errenteira, be marmita 'ta esniakin han zeillen... Hartu nun 'ta san niyon: "Eunon!" 'Ta "Eunon" "Ai al zea esnia partitzen?" 'Ta "Bai" "Tori relojua!" "Ez zattutela hartuko!"
"Hiru bier sango zattut, hartu relojua! Laugarrengun paeta jango 'u!" "Ez zattutela hartuko!" "A, ez? Mekauenlaletxe!! Atea 'ta titzen 'yot paetai! Zorzi milla puska!
- 'Ta orduko relojua.
- Orduko relojua, bakizu. Zortzi milla puska relojua be bistan. 'Ta jendia beira.
- Errabiyakin gezurra san zizulako.
- Bai, errabiyakin. 'Ta jendia beira ne relojuaiy, paretai nola titu nittun. Ne artin: "Sei 'zak nahi baldin bauk!" Egiya! Nei sango nazu, txerriya umatu ez 'ta hamabi ume iñ ttula! Ordun gizona hartzen nun demboan zembat gezur san ber zun harrek! Hombre!
- Bai, bai, gaiña bate motiboik gabe!
- ¡Yasta bien! ¡Yasta bien!