Nafarroara irin bila

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:21:10 - 0:24:20 (3' 10'')
Laburpena Manuel gogoratzen da arto irina Nafarroatik ekartzen zutela. Taloa egiteak lan handia zuen, eta hura ere ez zen sobera izaten, irina falta izaten baitzen. Gosea kentzeko, artoa txikitu eta esnearekin egosiz jaten zuten. Ttentteka jarri. Surtan.

Transkribapena

- Birea joten zen norbatte.
- Ez, ez. Gu bi anaiyak ibiltzen giñan gu.
- Bai, zu. Ni ne ahizpakiñ ai naz.
- Zue ahizpa 'ta eun batian, honen ahizpa hillak dia. Ez, bat bizi 'a! Pepita biziko 'a noski!
- Zein Pepita?
- (Urdaiñturrikua!)
- Bai.
- (Urdaniko) Pepita, hau, honen ahizpa 'ta bestia.. Zein zen hoi? Zeaku hoi Iraikua?
- Zea, Kattalin.
- Kattalin. Hoik hiruak astuakin bazijuazten Lesaka, biño guk hango berri jakin 'ta in geniyon hoiri aurria pasa. Beák ez zekitten 'ta gu aurretik. Jon giñan 'ta jakiña, gu aurretik. Guk arratsaldeko lautako iriña bagendun, biño hoik, hiru emakumi hoik ez zuten.
'Ta gizon bat berritsua bagenun Oiyartzungua 'ta harrek esan ziyon honen ahizpai, beno denai san ziyoten: "Zatu hau ardoz betetzen bazute, txanda utziko 'izugu!" Baita zatua ardoz bete zuten, haik aurrea! Gu atzian geatu ber, jakiña! Hala in genun.
- Haik iriñakin biali itxea, 'ta hok berriz iriñeta. Nik zerbatte hola aittua.
- Hala. Eta geo gu San Antongo gaiñian, illuntzea eta honen ahizpa 'ta hemen oan tunela nola do Aitxulegin?
- Bai.
- Kasku horta orduntxe ailletzen honen ahizpa 'ta. 'Ta gu San Antongo goiko gaiñin. Hoi hala pasa zen.
- 'Ta gu ordun artajorrata joten giñan demboan, baarruna 'ta izaten zen 'ta kriston berua arto tartian, jesus maria! Masaillak eta denak erriak hostuakin 'ta komei eta amak saten zun: "Iñaxi!" Sua bajua izaten zen ordun, tximeneta bat, bajua. Lendaizi hua eziñ pixtuik.
"Iñaxi, segi talo ittea itxea!" Oi, la ostra! Hemen beruak akatzen 'ta oain sei zak talo ittea itxea. Itxea jon, sua pistu, pala izaten zen talua jitzeko, pala luzia, kierra luzi hoitakua, talua han buelta man 'ta geo aurrin izaten zen burni bat, jarriya surtan 'ta ttentteka jartzen genittun
taluak ttentteka 'ta buelta bueltaka bueltaka... "Holako ordutak etorko gea gu merindatzea, e!" 'Ta nik orduko denak prepatuta jarri. Taluk denak prepatuta jarri. Nik iñ biño aixua jatzen zittuzten haik. Biño razionamentua bezela, e! Ez nahikua 'ta gutxiyoikan e! Denai... Ez, ez, ezta pentsatu 're!
- Karo, ze karri in ber bazen...
- Karo, horrengatikan ba!
- Seittutik bukatu zen.
- 'Ta esnia izaten genun 'ta esnia itten genun Sagarzazun makina bat izaten zen artua txikitzeko e, bai, 'ta nola kafetera batzuk izaten zin leno? Beno, hala artua txikittu, hua eosi uretan pixka bat, esnia bota harri 'ta hua jaten genun.
- Eta errotan bezela txikitzen zen? Ez.
- Ez, ez. Ezta pentsatu 're! Ez, ez, txikitzen zun, artua txikitzen zun pixka bat... Beno, bastante! Jateko mouan.
- Hoi da.
- Jateko mouan, eosi itten zenun geo pixka bat artua 'ta. 'Ta hua jaten genun 'ta harrekin bizitzen giñan. 'Ta geo baratzan itten zena. Aza tontortua, tontorra hola loriakin bezela atetzen
zaiyo azari 'ta denak, tontorrak eta denak eltzea! ¡Todos! Oliyoik 'e ezer ez. ¡Nada, no había nada! Gatza pixka 't bota, ahal zen bezela, todos. Hala! Biño mixei bat, mixei bat!