Atso-lorra

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:29:10 - 0:31:10 (2' 00'')
Laburpena

Enrike gogoratzen da Borrondin norbait jaiotzen zen bakoitzean ospatu egiten zela: atso-lorrarekin. Aranburuko izeba: zikiratzailea, partera, hildakoak janzten zituena, odolkiak egiten zituena... Esku onekoa zen.

Transkribapena

- Denbo bateko bizimodua, gaurkuan aldin seriyo-seriyua, seriyo-seriyua. Ordun zelebratzen zin... Ume asko itten zin baserritan, jaiotzen zin 'ta atsolorra. Ama pixkortzen zenin... Honea salan jartzen... Ni itxekua gotzen naz. Gue itxian jartzen zuten mahaia 'ta ordukua
zer zen ba? Zopa, oillo-zopa, 'ta geo oillo-gisadua 'ta geo arrozkonletxe 'ta kafia, 'ta ardua nahiko ordun behintzat 'ta. Attonak bertsutan 'ta hasten zin, attonak... Azkuko Arttano... 'Ta Ambuko osaba 'ta tortzen zin honea 'ta bete-bete itten zin 'ta bertsotan nola aitzen zin.
'Ta kozinan Ambuko izeba. Hua ona zen, famatua zen, sueltua persona lanin.
- Ambuko izeba zein zen? Geo zikitzen 'ta aitzen zena?
- Bai, hua bea bai.
- A, hua zer zen izeba zuena?
- Bai, izeba. Harren gizona 'ta ne atta, anaiak. Anaiak zin.
- Abilidade geitza 'men zun harrek? Hua gaiñea partera 're ez al zen aitzen?
- Bai. Bai.
- Karrikan haur bat jaio bazen, meikun miño lenoztik hura. 'Ta iñor hiltzen bazen 'e bai. Jaztea 'ro zea 'ta... osea, esku bat zuna. 'Ta hala ikusten zun, hola ikusten zuna, kontu gutxi
saten zun harrek. Oso emakume zea zen. 'Ta aibiez, txerriya hiltzin oolkiyak ittea 'ta gue itxea hua tortzen zen launtzea. 'Ta harrek 'e deneko zun lana. Hoi saten zattut: su bajun 'ta heltze bat zutik, bestia zintzilik zea 'ta... Su bajua zuk ez 'zu izautu. Biño, nik, merituak dila
Ordun itten zin lanak.
- 'Ta urik gabe! Oain tra! grifun. Miño lenbizi ura karri, sua pixtu... Lan erra!
- Hola, hola... Denbo bateko zea...