Itzainak

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:22:39 - 0:26:30 (3' 51'')
Laburpena Itzain asko ibiltzen zen Karrikan. Lorra: egurra arrastaka ateratzen zen menditik. Itsasontziak egiteko pertika luzeak ateratzen zituzten. Pertika bat ateratzeko, zortzi idi pare: bertsoak jarriak. Itzainak nor ziren. Gertaera: bi behi pare, bakoitza bere gurdiekin, etxera bidali zituzten jabeek, eta beraiek tabernan geratu ziren goizaldera arte. Arlepoko meategiak.

Transkribapena

-Jendia ibiltzia, baxoerdiya 'ta ardua 'ta zea pixka 't saldutzetik eta holaxe ibiltzen zen.
-Gaiñea ez al zen, itzaiya asko ez al zen ibiltzen hemen?
-Itzaiya bai.
-Itzaiyak 'e bai.
-Nondik jeixten zin haik, zekin jeixten zin? Eurrakin 'o hola?
-Eurra, eurra.
-Eurra.
-Hoik dena lorra kartzen zuten. Zuz gurdiya motxa, aurrin errueda zeak. Geo tronkua han jarri, lotuta. 'Ta geo arrastaka gaiñeakua.
Kusi al ttuzu? Lorra, horrei hola deitzen ziyoten, ez?
-Hoi zer zen menditik eurra atetzeko?
-Bai.
-Bai
-Dena basua, nola sango zaittut. Eurrakin ordun asko baliitzen zen. Eurra gaur berrin gauza asko daude. Inoxidable, plastiko, gauza, gauza asko itten dia.
Biño eurrakin gauza asko. 'Ta mateila, ni akortzen naz bertsuak 'e jarriyak. Pertika barko batentzat itteko nola karri zuten zortzi iri paren arte.
'Ta kosta ziyoten ikaragarri. Hoi Oianlekun ez dakit nondikan , haitza izango zen hoi. 'Ta arrastaka karri izandua 'ta hoi akortzen naz. Bertsuak 'e badia.
-'Ta geo ze itten zin itzaiy haik ... ?
-Itzaiyak: Aotxa, Eute, geo Joxe Juan Iragorri beak hiru 'ro lau iri pare izaten zittun. 'Ta hortatik bizi zinak 'e asko zin.
Eutek ez zun baserriyik eta ezere 'ta Altzibarren bizitzen zen. 'Ta iriyakin lanin 'ta harrekin. 'Ta Aotx hoik 'e bai, Ugaldetxoku hoik 'e.
'Ta iri pare asko zin tokiyan tokiyan.
-Hemen Karrikan zeiñek zittuzten?
-Karrikan hemen askoik iri pareik ez zen.
-Hemen Karrikan lembiziko nik gue attai aitzen niyonez nik gouan dakatela ez. Miño Eiziarkua, Letekua, Leteko...
-Bai, itzaintzan ibiltzen zinak biño behiyakin.
-Behiyakin.
-Behiyakin.
-Behiyakin nik beti...
-Gue atta bea zena...
-Gue attak saten zun behiyakin jon eurrak bajatzea 'ro zea 'ta illunarrin Karrika torri 'dia.
'Ta hor behiyak biali ttuzte itxea. 'Ta bea tabernan. Eiziarkua 'ta Letekua biyek, bi koiñaduk haik. Bai, bi koiñaduk. Eta biyek eta.
Goizin ez dakit ze ordutan zea, jakiña behiyak 'e nekatuk eongo zin 'ta. Nombaitt 'e Arraskutikan Arburura bittarteko hor estrata ordun. 'Ta estrata hortan geldittu 'ia behiyak eta bertan eon.
Eta jon dia itxea itzaiyak eta aziendik itxian ez. 'Ta gue atta suiya Eiziarkuk 'ta hura amona. Zea etorri zila beak eta ez zela, zea, aziendak ez zila ailletu.
'Ta gue atta torri 'ta bi bei parik ben gurdiyak 'o zeakin Arraskuko estratan geldittuk harrapatu zittula. Harrek beti hoi saten zun. Oaiñ, ni ez naz akordatzen hoi zela.
-Hoi eun batin ...
-Biño nola, hoi geo Joxe Juanenak eta hoik bai. Hoik, hoik akortzen naz. Hoik gu giñan dembuan zin. Biño attona, haik bi attonak lenokua zen haina.
-Hoi dembo batin. Aziendakin, ahal zuna, jornala atetzeko. Gue atta bea aittu zen, Arlepon minak izaten 'men zin, Arlepon. 'Ta metalketan 'ta. Ez dait noa eamaten zutela, puertoa ez dut uste.