Heziketa etxetik hasten da

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:23:30 - 0:24:40 (1' 10'')
Laburpena Lehen, ttikitatik, etxetik, hasten zen heziketa. Enrike ez da gogoratzen aitak jo zuenik, baina hark hitz bat esan orduko errespetua jartzen zuen.

Transkribapena

- Ikusten baute 'ta.. Asko... Kaso asko tortzen da e. Asko kusten da. Hola da, hola da gaur.
- 'Ta len etxetik, edukaziyua etxetik, len?
- Hoi da. Hoixe. Bai.
- Bai. Leno bai. Geo... Itxian... Sei urte arte itxian eoten zen umia 're. Sei urtetan eskola hasi 'ta bitartin beti itxian 'ta... ttiki-ttikitandik itxian zetua miño oañ... Ttikitatik eamaten dia 'ta uzten dia 'ta... a!
- Ni e' naz akortzen behiñ 'e gue attak juik, behiñ 'e. Oaiñ hitz zorrotza san 'ta errespetu gaitza. Amak bai hola besotik hartu zerbait astindu, jo 're ez. Miño gaiñekun errespetua... Nik ez dakit, kobardiuk giñalako 'o nola san. Nik... Gu senidin artin 'e sesiyun 'ta hola...
Bai, zerbatte bai, miño "Zauzte ixilik!" amak 'o attak satia nahikua zun 'ta akabo. 'Ta hola... Gaur umia trebiago 're bea 're heldu da miño sukaldin, len san dutena, sukaldin ez dela gehiyegi-gehiyegi zeatzen