Haur langileak

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:45:30 - 0:47:50 (2' 20'')
Laburpena Enrike 15 urterekin hasi zen lanean, Errenteriako paper fabrikan. 16 urtera arte ez zen libre gaueko txandan lan egitea, baina osabaren bitartez lortu zuen lanean hastea. Arrebaren bizikletan joaten zen. Lehendabiziko sosekin argia jarri zion bizikletari. Hura bai luxua!

Transkribapena

- Altatzeko 'ta zea 'ta. Erdaraz dena, bakizu. Hola. Han hamaika urte arte 'ta geo itxea torri 'ta hamabost urtetan fabrikan hasi nitzan. Hamabost urtekin hasi nitzan fabrikan. Papelean. Han 'e banun osaba bat enkargatua zona, Errentikua, Uranga, 'ta zen.. Beno osaba,
harren andria zen gue aman izeba. Gue aman izeba 'ta guk 'e osaba saten geniyon. 'Ta harren bitartez hamasei urte arte ez zen libre gau txandan 'ta lana ittia, ben reglamentua hala zen, biño ni osaba harren bitartez lentxio hasi nitzan. 'Ta hola.
- Joe, hala 're ze gazteik, e?
- Bai.
- Oain bial 'zazu hamabost urtekin!
- Arreban bizikletakin. Arreba zarrenak bazun bizikleta 'ta harenakin. Harrekin.
- Len emakumik asko ibiltzen zin bizikletan.
- Ui, ahal zunak.
- Zunak klaro!
- Ahal zunak. Maraiko zeaiy eosiya. Nola zun izena Maraiko gizonak?
- Juan Luix.
- Handik Maraitik eosiya zen bizikleta. Esnikin biltzen zen, esneketan 'ta beti sosa pixka 't 'o, trampa pixka 't ingo zun ura pixka 't botata 'ro komei 'ta harrek bizikletantzat aurretu in zun 'ta amak eosi. Hola bai, emakumia! Ordun 'e...
- 'Ta zu harren bizikletan joten baziñan, geo hua nola joten zen?
- E?
- Esniakin.
- Hua oiñez astuakin. Harrek ez zun ber izaten bizikletik ordun.
- 'Ta bizikletan hara.
- Lendaiziko gau txandakin hasi nitzan, oiñez. 'Ta Larralpakua... Larraldapa bakizu non den baserriya, ez? Kamiyun bazterrin.
- Bai.
- Horko gizonak han itten zun lana 'ta horren errelebun tokatu nitzan 'ta horrekin. Ne amak nahiyo izaten zun bizikletan jotia biño horrekin oiñez jotia. 'Ta lendaiziko eunin 'ta geo hola jon giñan, biño geo ni ne moun, bizikletakin. Bizikleta argiyik gabe, linternakin 'ta...
Geo noizpatte han kontrabandun biltzen zena bazen papeleran bat, irundarra, 'ta harrek karri zin argiya, paola 'ta dinamua 'ta...
- Bizikletantzat?
- Geo bizikletan jarri 'ta jo, ze orgullua! Bizikleta argiyakin.
- Kriston lujua.
- Hola, geo ya aurretu nun zerbatte dirua 'ro 'ta beste biziketa bat eosi nun 'ta ahal zen bezela.
- Bizikletan asko ibilliya za zu, e?