Zaldi-gurdiak, bizikletak eta ferratokia

Primary tabs

Nor Aduriz Lopetegi, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-055
Pasartea 0:54:20 - 0:56:18 (1' 58'')
Laburpena Lehen ez zen hainbeste begiratu behar errepidea pasatzeko: esneketariak zaldi-gurdiekin eta bizikletan ibiltzen ziren. Autoak ere ibiltzen ziren, baina orain baino lasaiago. Garrokoek Paradan zeukaten ferratokia ere gogoan du Mañolik.

Transkribapena

- Beitu bai.
- Zer zon ya asfaltatua? 'O...
- Bai, bai, bai, bai, bai. Asfaltatua. Ni kamiyua oain daon bezela. Bizikletak jo 'ta bota 're in zin hor nei. Kruzatzen hasi hor eta bizikletan jota... Baratza nijun, 'ta klaro, ez nun beituko seguraski! Ez dakit. Jo 'ta bizikletak a tomar por saco! Bota ziten. 'Ta gaiña letxuak billa nijun
eta nakan zea, kutxillo ttiki bat, labaiña ttiki bat nakan eskuan. Bai, goatzen naz beti, goatu nitzan seittun labaiñana! Ez miña mateko... Miña bai 'te nun.
- Karo, segun nola...
- Bai, biñon ordun asfaltatua zeon, e! Biño karo, ordun pasatzen zin e... Esneketaiyak goizian, Altzibertikan 'ta kamioiyakin o zea, 'ta geo eguardiyan hamabitan, hamabi terdiyak aldin 'o hola bizikletak. Denak bizikletak pasatzen zin. 'Ta kotxik 'e pasatzen zin, biño bueno,
lasai, lasai. Geo ya motua hasi zen eta geo ya gaiñekua.
- 'Ta bizikletan... Esneketan 'ta bizikletan 'ta joten zen jendia?
- Bai. Bazen jendia esniakin... Eta astuak! Hemen barriyoko... Hor Txikierdi aldetikan 'ta hola? Astuakin 'ta zaldi karruk hemen Lina Ierutxikikua 'ta hoi denak zaldi karrukin esniakin, e!
- 'Ta ze itten zin, Txipitotik jetxi 'ta hemendikan jon? Ez zen atzetikan...
- Ez. Ez zen bireikan! Ez zen bireikan e!
- Hoi geoztik iña.
- Bai, geoztik iña. Hoi mamuteko 'ta ordun iña do, e!
- Karo.
- Ez, ez. Hor goikua dena tortzen zen honea. 'Ta geo hemendikan Errentira.
- 'Ta perrateiya gotze al za zu?
- Gai.
- Garroko perreteiya.
- Bai!
- Hor jende pilla erra ibilliko zen?
- Bai. Hombre, behiyak hor denak lotuak eta. Behiñ gotzen naz Joxe Antonio Garrokuk ze san zin. Pelukeiya hemen 'ta, permanentikin 'ta likido usaiya, 'ta fuertia 'ta goatze naz,
karo asko eoten giñan hizketan 'ta hola, asko, auzo bezela 'ta geo gaiña gaztiak eta... "Jo, hemengo usaiya biño hobe da kaka usaiya behiyana! Hemendikan ateratzen den usaiya..."