Tropek, dena libre

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:19:30 - 0:22:30 (3' 00'')
Laburpena Egun gutxitan txekorra eta sei zikiru eraman behar izan zituzten tropentzat. Soldaduek menditik ere nahi zutenean hartzen zuten azienda, fusilarekin hilda.

Transkribapena

Eun batin berriz jon zin beste soldado batekin ordun. Trajinos hoi 'ta "Bihar sei zikiro eaman mateira!" Bueno zikirua saten ziyoten dena, ardiya izanta 're, zikirua 'ta.
Sei, ardiy hoik 'e eaman genittun nolapatte. Ordun akortzen naz ni nola jon giñan atta 'ta biyek, ordun 'e. Mendittik berriz beak nahi zutena iñez.
Hoik itxura itteko itten zittuzten, haintzat 'e balia eman tziuten. Geo, Pepita, oandik bizi 'men da Donostiyan. Mielmoko horren alaba. Hoa zon karniziyan hor, oan santanderinun kaja nola da hor?
-Bai, bai.
-Horren, tokiya hortan bertan. Hortxe karnizi ttiki bat zen. "Alabak mango 'izute gibel puxka 't. Jon hara! Karnizira"
'Ta attak nei biali, mutiltxarra. "Zer zabiltza mutikua?" 'Ta argi askiya gaiñea emakumia 'ta nik biño lepaondo garbiyagua zakan. Nik biño urte batzuk gehiyo battu emakumi horrek, bizi bada.
Rast. "Hor gizon batek esan diu, gibel puxka 't emango 'men zula zuk eta". "Bai" . Kutxillua hartu 'ta zintzilik bazeuden han gibel batzuk eta puska kendu ziyon batei 'ta puska dezentia e!
Kilo 'at igual, 'o gehiyo 'ro. Paperin rara bildu zun "Tori". Hoaxe izandu zen hango jornal guziya.
-Gibel puska 't.
-Gibel puxka huaxe! 'Ta (...) gibela 'ro!
-'Ta balia eman itten zuten?
-Balia bai, bai. Zuk atzo nola utzi zenun holako kartoi ttiki bat, kuadro ttiki bat. Pisua 'ta izena 'ta bat 'ta beste han zerbatt eskribitzen zittun soldau harrek 'ta tori.
-'Ta geo zu harrekin jongo baziñan...
-Hua mango zuten kobratzeko. Biño ez deittu! Beiñ'e ez deittu. Ez gui 'ta ez bestei 're!
-A! Beak ze saten zuten, beak deittuko zutela?
-Beak deittuko zutela kobratzea joteko!
-Gaur arte?
-Gaur arte!
-Joe...
-Hola, holako bizi trixtia kusiya dakagu
-'Ta zea txekor hua hilta hurrungo eunin jon al zin zikirun bila?
-Ez, eun batzuta, handik eun batzuta.
-Biño iual du, eun batzuta behintzat!
-Bai, bai. 'Ta menditik berriz, beak nahi zuten guziya. Pusillakin tapa bota 'ta.
- Jo. Karo 'ta harrekin ez zen baleikan.
-Harrekin ez da baleik berrik. Iual zen bestela hilta 're! Holaxe ibilli giñan!