Aitagure berezia

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-048
Pasartea 0:23:57 - 0:26:00 (2' 03'')
Laburpena Errezu berezia erakutsi digu Rufinok: Francori zuzendutako aitagurea.

Transkribapena

-Urte bat 'o bitan zeatu nun. Apaizai 're ze in niyon, inauguratu genun demboan gu jon giñan inauguratzea, bi apaizak Ramon 'men don hau, Joxe Mai kampun den hua, 'ta hamar laun 'o afaltzen genunak soziedadin.
'Ta san niyon apaizai nik: "Bueno apaiya 'ta zeak, homenajia 'o zea. Afaltzeko errezua in berko zute ba bi apaiz hemen 'ta ez al zute apaizak in ber errezoik eta?"
Biyek elkarrei beitu parrez 'ta san niyon: "Nahi al zute nik ittia?"
'Ta: "Bai, in zuk"
San niyon: "Bueno, bueno, nik ingo 'ut. En el nombre del pan, del azucar y el tabaco. Padre nuestro que estas en Madrid y te llamas Franco. Santificado será tu nombre si nos das pan blanco.
Veganos el aceite que se nos estás llevando. Hágase tu voluntad y no le das a bastos. Perdonanos las deudas que se nos están aumentando. Como nosotros perdonamos al señor Serrano Swinger italo-germano".
"Non ikasi zu aita guri hoi?"
Hartu al du? Hartu al du?
-Politta hoi e!
-(...)
-Erra da e padre nuestro bezela, biño Francokin.
-Klaro (...)
-Biño hoi leno ixilin in berko zen e!
-E?
-Ixilik san berko zen e!
-Non? Pikoketan in nun nik errezu hoi 'ta ...
-Biño garai batin hoi ixilik in ber zela
-A joe! Hoi ... Hoi nik ikasi nun dembuan, hoi kantatzen zuna afusillatuko zuten seittun!
-Afusillatuko zuten ordun auro!
-'Ta Joxe Mai harrei gustatuko ziyon!
-Joe! Hoi parrak in zittuzten haik. Ramonek: "Hoi nun ikasi zu?"
Hoi eskolan, fabriketan. Hoi kontatu dt leheno 'ta, hoi nik hola zeatu dut. "Errezua in zak hik!" 'Ta: "Ba al da hemen frankistaik ni kartzelea eamateko?"
-Karo! Eozin tokiyan ezin kantatu!