Kazkazuri eta apaiza

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:35:00 - 0:37:20 (2' 20'')
Laburpena Apaiz batek sermoiak era bitxian ematen zituen, erdi bertsoka. Kazkazuri bertsolaria eztarri-soinuka hasten omen zen apaiz hura sermoia botatzen hasi orduko. Sermoiaren zati bat bota du Rufinok: "Oiartzungo mutil gazteek gauetan egiten dituzten akzioak...".

Transkribapena

- Ez nun izautu! Honek 'e ez. Don Pedro xarra izan ber zun sermoiyin arront aldrebesa! "Oiyartzungo mutil gaztiak gabin itten 'ttuzten aziyuak, atiak hautsi, leiyuak bota, azak atera, ipurdiz gora jarri... " 'Ta sermoiyak hola itten zittuna!
'Ta Luistarran kongreaziyoko zea jarri 'men zuten, Gualupea. Gualupea eskursiyua 'ro 'ta Don Pedro horrek zea ikusi, Zurkoko bersolaiya...
- A, bai. Zea... Kaxkaxuri.
- Kazkazui kusi 'ta: "Oi Joxe Juakin, zu nola ez za jon gaur Gualupea eskursiyoa? 'Ta: " bai, gehiyo 're geldittuko zin jakin bazuten gaur hamarretako meza zeiñ heldu den sermoiyea. Gehiyo 're geldittuko zin jon gabe.
"Aittu! Konturatu no ni kulpittun kusi orduko hasten zala a, a, eztarriya hola iñez, 'ta hurrungun esango dut Zurkoko Joxe Juakin elizan baldin do, ate deiyela!" 'Ta " ez 'zu esan berrik, neone ateko naz." 'Ta hurrungo jaiyin, berriz 'e... Total, apaizak ikusi zunin, "ej! Aiyo!"
Martxa elizatik. Elizatik ate 'ta martxa.
- Hoi egiya, ez?
- Hoi, hoixe, pasiya! Jode, bertsotan aitzen zena 'ta zean...
Herrira bersuta eaman hoa 'ta alkatiri zeak, apaizak... Honek san duna, "gaur nola karri 'zute zea, bertsuta hoi honea? Hoi biño bersolaiy hobeik ez al zen?" Taberna jon 'ta, taberna jon 'ta bestik muturrea seittun bota zea apaizai bai bitxo erra.
Itxea zijuztela bi anaiyak, Antonio, hillik ez dela... Beno, urte mordoska badela 'ta Aranbireku hortatik betti. Bi anaiyak elkarri seika euardiyan kaka betiak eta anaiya maldiziyoka... Bat aurrekuk atzekuri...
Atzetik kojua 'ta: "zer duk mote! Hoimbesteko armoniyakin , zer duk hoimbesteko armoniyakin ?" 'ta: "mote, mote zialdo itteko 're tokiyik ez!" Mozkorra, balantza itteko 're tokiyik ez zula! Be buruakin! Jo!