Sermoia

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-040
Pasartea 0:29:30 - 0:31:00 (1' 30'')
Laburpena Luistarrei apaizak emandako sermoia. Gaztetan ibili behar zen neskatan, ez zahartuta, fundamenturik gabe. Sagar zaharrak udazkenean lorea egiten du, baina batere balio ez duena.

Transkribapena

- Urte batin ejerziziyuk, Aita Garmendia, Lasa 'ta Mitxelena. 'Ta ez dakitela zeiñek san zun, gaiñeko jendia atetzin, luistarrak bertan gelditzeko! 'Ta Adurizeneko Xantigo...
- Zuen aldin zarrak izango zin ba haik!
- 'Ta minan aitzen zena, ez al zen Xantigo? Bai. Bestia, bestia... Zea zela...
- Luix.
- Luix atta zen.
- Bai, bestia...
- Igual da! Agerrekua 'ta... Hoik zarrak. Mutil zarrak, hiru mutil zarrak geldittu 'ta han elizan luistarrak kriston pilla. Luistarrak ordun, joe! Hasi zela sermoiyin! Benga!
'Ta: "hoi sasoiya den demboan aprobetxatu bertako gauza zela! Biño gauza bat txarra bazute zuek 'e, joten bazazte neska batekin 'ta aprobetxatzen baldin baa, geo holako (...) 'ta zea! Itten baldin bada, ixillik euki! 'Ta sasoi delik in berra do hoi!
'Ta ez hor zartuta, relojun pendola bezela, hauntz 'ta honuntz urtetan ibilli 'ta geo saar zarrak udazkenin loria itte 'u, 'ta hua bezela, bate baliyo ez duna!" Oi sermoya... Luistarrai hoi sermoiya!
- Sermoiyak eta!
- Leiyua erekiya do 'ta elbiyak heldu dia!
- Bai.