Errotaberriko iturria

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 1:01:00 - 1:02:22 (1' 22'')
Laburpena Errotaberriko iturria, gaur egun Pitusa fabrikaren barruan dagoena, oso ur onekoa omen zen. Altzibartarrek bertatik eramaten zuten edateko ura. Gero Aranburuko iturrira joaten zen jendea.

Transkribapena

- Zea, itturriy hoik bai al zuten izena? Pitusak hartu zittun itturriy hoik 'ta... Zuek bai, deitzen al zeniyoten...
- Beti Errotaberriko itturriya guk. Errotaberriko itturriya.
- 'Ta geo hor, e... Embotillatzen zittuzten 'ta horko urakin ingo zuten?
- Oi! Hoixe! Hoixe!
- Negoziyua!
- Gaiña debalde 'ta aski ur ona bai! Ez? Debalde! Haik dena eosiko zuten, ura 'ta dena!
- Kriston deposittua in zuten, hau bezela. Sukaldia biño... ez dakit zembat izango zittun, biño, ni Pitusan aittua bainitzan pixkatin. Urtebete 'ro pasa nun lanin. 'Ta hoeita... Ez dakit zembat metro kubiko zortzirehun 'o atetzen zin.
- Pilla!
- Hoixe!
- Klaro! Altzibar guztiya hortik hartzen bazun,
- Eateko jendik eamaten zun. Bestela ez, biño, eateko. Jon, torri 'ta itturri freskua! Geo jendia dena... Aramburuko itturrira amakin bat buelta in du jendik!
- Amakiña...
- 'Ta oaiñ berriz, hora zer do tapatua?
- Ez baitakit nik.
- Uste 'ut galduxea dola hua 're, e!
- Hor pintxe eon nitzanin, horma baldin bazen, (...) goizero, lembiziko barrika kozkor bat, barrika e
- Parrilla. 'O... Barrilla!
- Barrilla! Hartu bizkarrin 'ta...