Errenteriako Esmalteria

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:23:10 - 0:26:00 (2' 50'')
Laburpena Errenteriako Esmalterian eltzeak egiten ziren. 2000 artikulu ezberdin egiten zituzten. Estatu guztira bidaltzen zituzten. Langileei etxean behar zituzten eltzeak ematen zizkieten, baina zuzendariak sinatu behar izaten zuen, eta askotan ez zuen ematen eskatutako guztia.

Transkribapena

-'Ta ze lan itten... Karo lendabiziyan lanin hasiko... Esmalteiyan enkargado geo, biño ze... Pintxe 'ro nola hasi ziñan?
Almazenin! Pintxe, pintxe ez zen difentzen. Amakin bat katxarro biali 'ta amakin bat pakete in bai. Pf! Benga paketik in, 'ta benga paketik in! (...)
- 'Ta noa bialtzen zen 'ta gotze al za?
- Jesus Maria! Espaiñi guzira! Denea! Pilla bat bai.Oaiñ...
- Ze itten zen? Esmalteiyan ze itten zen?
- Ze itten zen? Itxian ber den katxarrei guziya! Artikuluk uno potua zen, dos kazula, tres tapa, kuatro eltzia, zinko tapa, seis eltzia, siete kazua... Uandik gouan dakazkit, e! 'Ta mil... Dos mil artikulos bazin 'ta zea!
- Difentik, e?
- Joe, hoixe. Bazin katxarro pilla erra han, e!
- Oriñal pilla errak 'e izaten zin ba!
- Bai, oriñalak bai pilla erra! Josus...!
- Pilla erra bai.
- Boryonyo taberna Errenteiyan zean aurrin du, Maalengo ermitan aurrin. Oain ez dakit taberna don.
- (...)
Maalengo ermita aurrian zen Bordiñon taberna leno 'ta Arruabarrenan 'ta garajik eta. Bordiño guekin aitzen zen. Erdi bertsolai holokua 'ta harrek hala saten zun: "biño oñalak kantidadia eamaten zuten (...). Ez duk posible, hoi itte itek nomatte
arratsin betetzin (nik) leiyotik kampo bota. Beste... Oriñala bazter guzita! Jo! 'Ta platera 'ta palangana 'ta holokua. 'Ta oaiñ ikusten 'zu, oaiñ zakurrai jartzeko 're nazka maten 'u katxarruk, e! Ikusita, e! Joe!
- Biño ordun (...)
- Ordun! Ordun, joe, ba al dakizu zembat katxarro! Zuk urtian pedido bat in ber zenun fabrikan itxeko 're, 'ta leno san 'uten zerrenda antijukin harrek... Harrei man ber zeniyon.
txeko ber zinittunak diretoriai 'ta firmatuko zizun, biño askotan prezisuna igual urratuko zizun. Trik!(...) Eman ez!
- Biño arpegira beitu gabe, e! Mutur luze batekin, e!
- A! Etxeko... Etxeko eman langilliri eman itten zen?
- Itxeko...
- Harek firmatu in ber zun.
- A!
- 'Ta zuk eskatzen baldin bazeniyon, kompaziyo batea, kazulak hasi hamar zentimetrokotik eta bazin berrogeita hamarreaiñokuk! Haundina berrogeita hamarrekua zen!
'Ta zuk eskatzen baldin bazenun haundi xamarra, trik trak! Urratu ingo zizun! Itxian bankete bat 'o jartzeko ber baldin bazenun, ematen ez!
- Oriñalak, hua mango zun!
- Bi esku ezkio, igual urratuko zun bat, e!