Soldata eskasa

Primary tabs

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:09:20 - 0:13:00 (3' 40'')
Laburpena Rufino hamalau urterekin hasi zen Errenteriako Esmalterian lanean. Hogeita lau urte egin zituen bertan. Behin eskatu zuen soldata igoera, eta hala ere, ez zioten onartu. Orain dela 50 urte etxebizitzek zenbat balio zuten aipatzen du. Gaur egun baino askoz ere merkeagoak ziren, baina orduko soldata txikiak kontuan hartzen baditugu, orduan ere garestiak ziren. Hor etorri zit.

Transkribapena

- 'Ta esmalteiyan aittu ziñan lanin ordun?
- Ni hogeita lau urtian bai.
- Zembat urtekin hasi ziñan?
- Hamalautan. Hamar errialekin esan dut ba. Euneko hamar errial 'ta hogei urte arte, zea, hiru pezta gehinekua, 'ta hogei urtetan duro batea. 'Ta hiru pezta eskatzen,
irabazten nittun demboan diretoriri jornala eskatu niyon 'ta "que había que gara honores para aumentar el jornal. Que había que ganar honores" Mekauenlaletxe! Geo diretorin béan neskamikin ibiltzen zena 'ta biyek gelditzen giñan illunabarretan orduk sartzen.
'Ta imbentayua inta, hor Esmaltei ingurun urtitan iondu da Zabaleta, Lezokua. Ordun pintxe zon 'ta harrek eamata kalefaziyua. Paperak bota zittun 'ta gu han ai giñan bazterrin lanin 'o zean 'ta, jon 'ta paperak hartu 'ttugu 'ta mekauenlaletxe!
Imbentaiyuk iñak. Presidente: Patrizio Etxeberria, Bizepresidente: Ajuria. Hirugarrena ez dakit zeiñ Sarasola 'ta ne artin: "ez duk ne osaba, nik Sarasola bait biño!" Zea, gastos: benga denak paperan (ordenatu) 'ta paperin tantos.Y gananzias:
dieciocho millones quinientas mil pesetas! Ate 'zizu kontuk oain dela hirurogeita...
- Hirurogei...
- Hirurogeita bost urte 'ro zea!
Dieciocho millones, que no ganaba la fabrika! Mekauensuletxe! Geo han heldu da Pedro Oteiz. Hoi 're kas... Jode! Hogeita hamabost urte pasia zen Esmalteiyan 'ta san zin, hasi nitzen paperak itten aittu zen dembuan:
"hobe zenuke bihar bertan jongo baziñake ne lengusu bat ieltsero aitzen dena bada be kontura, 'ta harrena 'ta gehiyo irabaziko zenuke! 'Ta. Geo hor torri zitt:
"Rufino, zea diretoriri omenajia ittia pentsatu dugu hombeste urte 'ttu 'ta, zea bota ber dia hiru duro 'ro!" Jode! Kusten 'zu, que había que ganar honores! Harrek ez du nekin honoreik irabazi! Nik zeaik itteko!
'Ta " bale, bale." Ez niyon man! Dirua man harrei? Mekauenlaletxe!
Rikardo Bengoetxea. Akaso Emilio izautu igual ingo zenun zuk, biño Rikardo Bengoetxea zen jefe...
Zeakua, fabrikakua 'ta gu almazenin aitzen giñan 'ta hiru laun, hiru geldittu gu 'ta. " ¡Joe, esos tienen cojones, e! No han echau dinero!" "¿Dinero?" Béak asko patu ba lenotik!
- 'Ta gaiña mixeiy hua irabazi, ikusi zembat ganantzi zittuzten 'ta miña man ber du, e!
- Jode! Orduko hemezortzi milloikin Oiartzun erdiya eosiko zen!
- Aixa!
- E?
- Aixa!
- Jode! Seberonia. Ate 'zu kontuk! Gu uan dela berrogeita hamar urte jon berriiyak dia ezkondu giñala, 'ta Ualdetxon Seberonia zea, Intxixu, Intxixun aurrin don itxi hartan, setenta mil pesetas pisua! Zembat dembun iondu zen salgai! Ate 'zu kontuk!
- Ni akortzen naz, diru hoi kristona!
- 'Ta zea, 'ta hoa zea... 'Ta sesenta mil pesetas hor eondu zenin bazin zeakuk... Esmalteiyan, zea haik... Berrogei urte 'o gehiyo. Ate 'zak kontuk zeiñek eosiko zin! Mekauenla!
Diru hoikin, Oiartzunen erdiya aixa!
- Karo, biño, karo suelduk 'e holokuk izaki! Itxiak 'e garesti ordun!
- Hoixe!
- Orduko bai!
- Orduko bai!
- Gue osaba Juan Mai, Katalintxoko Juan Mai, honek izautuko zun.
Harrek: "joe hamalau mila duro, ez littekek Ugaldetxon etxia patu Errentira lanea joteko! Toki errea jon dia! Hamalau mila... setenta mil pesetas...