Aldaketak arropan

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:24:50 - 0:28:00 (3' 10'')
Laburpena Arropak asko iraun behar zuen, beraz, bai kortea bai kalitatea ongi begiratzen ziren. Kolore arruntenak urdin iluna eta txuria ziren. Gero hasi ziren koadrodunak eta kolore biziagoak. Emakumeen lehendabiziko galtzak orain dela urte gutxira arte ez ziren hasi, eta orduan ere mendira joateko edo.

Transkribapena

- Beltza. Baita 're... E... Len san zattuten bezela, arropa josteko garaiyin, kontua atetzen zuten bezela, baita 're ni konturatzen nitzan, konturatutzen nitzan asko ze kalidadeko arropa itten zuten orduko.
- Ona?
- Bai. Ni akortzen naz ne izeban bodako soiñak, beltzak. Eta lanilla hola, biñon dembora berin zin, ez zin lana bezela tiratzen. Eta rematik kuellutan 'ta, zinta brillantia 'o terziopelozkua 'ro
eta bai. Biñon tela oso kalidade onekua. Eta hoi, igandetako 'ro itten zen arropa, hautsitzen zen arte. Hautsitzen zen arte, bai.
- 'Ta kolorik eta zein zin?
- Ba koloria... Txuriya 'ta azul marinua asko. Txuriya 'ta azul marinua asko. Fondo... Hola igandetako 'ta jazteko soiña fondo urdiña, 'o azul marinua, 'ta lorik, ttiki txuriyak, eta geo haikin len esan duten bezela, kuelluk txuriyak 'o... Bazin bestelako arropak 'e. Biñon esan nahi nuke,
hola seriyuk, behintzat. Geo hasi zin ya guen garaiyin kuadratuk, koloretakuk... Ni akortzen naz hamasei urte martxun iñ, eta iraillan zea, San Migeletan Egualdetxoa hasi nitzan festata atetzen. Eta jon nitzan soiñ mangaluze bat, gerritikan betti pliegikin soiña, gorriya, berdia eta
horiya kuadratua.
- Joe.
- Bai. Eta kuello txuiyak. Halaxe jon nitzan ni hamasei urtetan Egualdetxoa fiestata lembiziko bider.
- Zuk iña karo!
- E?
- Zuk iña?
- Ez, ez, ez, ez. Ez. Jostunak josiya. Biñon josiya, hoi bai. Geo ya handikan urte batzuta
arropa josiya 'ta hasi zen, biñon bittartin ez.
- Eta galtzak?
- Galtzak bihorran gaiñin ibiltzeko 'ta hola bai, biñon gaiñekun ez.
- Zu noiz gotzen za ya lendabiziko galtza emakumik?
- Lendabiziko galtza emakumik? Hola bastante ikusten zela... Oan dela hogeita hamar urte?
- 'Ta lendabizikua jantzi zun harrek 'e ausarta izan berko zun, ez?
- Biñon ordun 'e mendira joteko 'ro.