Euskaldun elebakarrak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:53:50 - 0:56:20 (2' 30'')
Laburpena Baserrian asko kontu zitzaion euskarari. Administrazioko gorabeherak egiteko erdaraz zekien norbaiten laguntza behar izaten zuten askok. Maria Jesusen aitona-amonen garaiko gehienek ez zekiten gaztelaniaz. Eta ezta leitzen eta idazten ere.

Transkribapena

- Harrek erdaraz zerbatte defendittuko zen, biño harren etxekuk ez. Bai, hoi kontu zen baserritan. Hoi baserritan kontu zen. Baserritan nahiz urte askuan zea hoiy iuki, kale aldea eta zuk in ber zenun jestiyo guziya nahiz erdaraz iñ, iñ ber izan, iñ ber izan, hoi diferente da, e?
E... Baserritan hoi kontu zen, leku askotan nabaittu gabe 're bai. Eta geo kompaziyo batea, nik ze sango zattut ba, Oiyartzunen iziñ baldin bazenun jestiyo bat iñ, 'o Donostira 'ro jon ber baldin bazenun, beti izaten zenun Oiyartzungo kale aldian norbatte zu biño gehiyo zakiyena
eta beti hura han eoten zen esku bat botzeko ber zunai. Bai, horta... Ordun asko defendittu, defendittutzen zen persona. Norbea jun 'ta ez baldin bazon prepatua, 'ro igual da iziñ zulako, beste bat beti bazenun launtzeko, bai. Bai.
Eta hoi ne garaiko kontuk ai zattut esaten, 'ta zu imaginatu zattia, ne aurretikan, ne gurasuk 'ta amona 'ta, 'ta... Bai.
- Amonak jakin 'e, ez zun jakingo?
- Ez. Amonak ez zekiyen ez erderaz, ez letzen 'ta ez eskribitzen. Harrek ez zekiyen ezer 'e. Eta geo ne aman erarekuk eta hola 're askok ez, ez zekiyen. Beste batzuk defenditzeko aiña. Geo persona bea nolokua den arabera 're bai, beste batzuk... E...
Beste batzuk bizimodua aurrea atetzeko 'ta zerbatt ikasteko baliyo baldin bazun, ordun 'e hura aurrego joten zen, zerbatt gehiyo jakitten zun. Geo ordun baita 're fabrikata 'ta hasi zen ondorengo urtetan 'ta zea, jendia 'ta, biñon ne aman 'ta garaiyin 'ta ordun neskame Donostira,
eta... Ate ber izaten zun. Eta lanea fabrikata 'ta jon biño 're gehiyo morroi. Gizasemia 're bai.