San Cristobalen fusilatutakoak

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:38:20 - 0:41:30 (3' 10'')
Laburpena Gerra garaian, Maitxoren izeba jostunek militarren arropa konpontzen aritu behar izan zuten. Bitartean, Maitxoren osaba kartzelan zegoen, San Cristobalen. Tropak herrian sartu zirenean eraman zuten, espia zelakoan. Herriko hiru gazte hil zituzten kartzela hartan.

Transkribapena

- Izebak Ergoina zeatu zittuzten. Ergoinen eondu zen... Este... Kapeon ez, uste 'ut... Beste taberna hura zeiñena da? Ramoni 'ro dena...
- Pauko Errota.
- Pauko Errotan monjak eta militarrak denak hara uste 'ut jon zila. Eta gure izeba 'ta... Sakeatu saten zen ordun. Zeatu zittuzten militarran arropak josteko egunero hara jon ber zuten.
- Berta jon ber zuten?
- Hara. Bai. Militarran arropak josi edo arreglatu itten zittuzten. Eta militarrak bertako jendia baiño, askotaz 'e hobeto portatu zin han zin militarrak. Ez bate (joteko). Geo granada granada San Markotikan granada granada gaiñin.
Eta militar haik que no se moverían de casa, que ya vendrían ellos. Beák etorriko zila. Bai. 'Ta halaxen itxea 'ta oso gizon kampetxanuk gaiña. Bertako jendia portatu zen biño... Porke herriko jendik zin denuntziantik.
Osaba kartzelan, Plamponan, San Cristobalen, eta izebak ba harako arropak zeatzeko, arreglatu eta josteko zeatu zittuzten.
- Eta osaba ze iñ zuten, itxetik iaman?
- E?
- Osaba ze iñ zuten itxetik eaman? 'O kalin 'o zebillen?
- Ez. Tropak sartzen 'ta hortxen geunden itxi horretan, nausiyan itxian aurrin neskatxakin,
hiru neskatxakin. Tropak heldu... Sartzen ai ziala herriyan eta gure osaba... (Txonklo) zar batzuk ibiltzen zin leno, txalupan gisakuk, egurrezko mutturrakin 'ta. Haitakuk, txonklo zar haikin 'ta ogiyan gaiñin hirugiñarra, zea labaiñakin hola ebakiyaz hura janez ba tropan sarrera
ikusi ber 'men zula 'ta herrira jon zen kalea. Jon zen. 'Ta handikan jaso zuten como espía. Be zarpa zarrakin 'ta handikan geo Aitxulein barrena... Aitxulein eamaten zittuzten, Aitxuleitik barrena gurdiyan eamaten zittuzten presuk eta herittuk eta Naparroa.
'Ta han saten zun beti osabak. Este... Aitxuleiko kaxku hartan noski, rekete txar batek ixtua bota 'men ziyon arpegira. Saten zun osabak. Aitzen zen esaten.
- 'Ta dembo asko in zun han?
- Ez dakit.
- Ez za gotzen. Biño behintzat biziyik bueltatu zen?
- Bai, bai. Biño ateria zen zea, patiyoa atera 'men zuten zeatzeko. Han (in) zittuzten. Este... Arizmendi, Leonzio eta Exkerreneko...