Heriotza ere, kategoriatan

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:24:00 - 0:25:00 (1' 00'')
Laburpena ´'Primera', 'segunda' eta 'tertzera'ko entierroak zeuden. Aberatsen entierroetan eliza gehiago apaintzen zen.

Transkribapena

- 'Ta intierruk 'ta nola izaten zin?
- E? Entierruk eta 're aberatsanak aldare guzitan izaten zin entierroko demboran mezak. Saten zen mezak, atiempoko mezak. Erdi-erdiyan elizan erdiyan jartzen zuten
monumento haundi bat, zapi beltz batekin, buelta guziyan kandela gaitzak, ziriyuk, kandela gaitza pistuak eta argi guziyak pistuakin. Hoi zen, este... Nola saten ziyoten? Terzera 'ta segunda 'ta graduk zin.
- Graduk, e?
- Graduk zin.
- Segun zeiñ zen hiltakua (...)
- Karo aberatsa zen... Aberatsa baldin bazen, atiempoko mezak izaten zin zea, meza... Entierroko meza hasi baiño lenoztik 'o hasita.