Umea egiteko

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:55:30 - 0:58:40 (3' 10'')
Laburpena Beti azienda kopuru bera eduki ahal izateko, txekor batzuk saldu egiten ziren eta behi onenaren miatxua aurrerako uzten zen. Baina bai baterako bai besterako, behiak umetu egin behar, eta, horretarako lehendabiziko lana, behia susara jarri orduko zezenarengana eramatea. Behia umetzeko garaian, ez zitzaion albaitariari deitzen; etxean beti zegoen norbait horretan trebea zena.

Transkribapena

- Gaiñekun barrenin.
- 'Ta geo beti kantidade bera eukiko... Zuek betzi 'ro eukitzen zenittuzten, ez?
- Bai. Ttiki 'ta haundi.
- 'Ta kantidade bera eukitzeko, jakin berko zen noiz eman bat, e... 'O... Nola izaten zen, zeana, zezenana? Eaman itten zen?
- Bai, eaman, eaman, bai. Eaman itten zen. E... Nabarittu itten ziyon, zea, susaa zonian,
'ta ordun hartu 'ta zezenana eamaten zen. Bai. Eta e... Patzen zen lembiziko biajin eta geo bueltatzen baldin bazen, berriz debalde izaten zen. Ez dakit biaje bat izaten zen, e.. Lembizikotikan bigarrenea bakarra, 'o beste bi izaten zin,
bat bakarra uste 'ut izaten zela. Bai.
- 'Ta hua norbattek eaman berko zun?
- Bai, bai, bai, bai. Itxetikan hartu behiya, 'ta hara eaman.
Eta geo eamaten zen zezena zon lekuan, pues berriz 'e e... Hara, e... Zezenana joten giñanin, han berriz 'e beste person bat ber izaten genun zezena eskatu 'ta... Hoi dena itteko.
- 'Ta haurrak 'e bialtzen zin?
- Bai, bai, bai. Bai, bai, bai. Askotan... Askotan persona... Askotan person haundi batek eamango zun sokatikan eta behiya baldin bazen, e... Zea, e... Kostatzen ziyona jotia 'ro, atzetikan haur bat makill batekin harrei aurogo joteko jotzen. Bai.
- 'Ta geo, e... Umatzen 'ta 're gotuko za!
- Bai.
- Hor e... Beti atentziyun, ez? Gabin 'ta noiz...
- Bai, bai, bai, bai, bai. E... klaro, nabaritzen yozu, gutxi gorabera . Eta batzuk pues igual be moura itten zin, biñon gutxi, gutxitan. Jeneralin zea, e... Umatzeko garaiyin, itxian trebena zonak, 'o...
Harta atrebitzen zenak, pues emango zizkan besuak atetzen ikusten ziyonin, e... 'Ta emango ziyon handikan sokakin eskazalan atzetikan jaiyotzea zijunai emango ziyon amarra eta geo soka metro batzuk utziko zittun eta handikan e...
Lotuko zun egur bat, beste bi personek 'o titzeko. Eta lembiziko hura, zea amari launtzen atetzen eta beste bi tiraka. Bai.
- Eta (betenaiyo (norbaitt ibiltzen al zen ordun?) betenayoik eta ibiltzen al tzin ordun?
- Bai. E... Ni akortzen nazen betenaiyua da Don Antonio, e... Hoi joten zen. Bai. Biñon umia ittekun 'ta oso gutxitan betenaiyutaz bertzen giñan, gaiñekun zerbaitt miña zunin, 'o... Ordun bai, biñon gaiñekun umia itteko jeneralin...