Artajorran

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-030
Pasartea 0:09:15 - 0:12:30 (3' 15'')
Laburpena Artoa behin baino gehiagotan jorratzen zen. Azkeneko jorraketan pagotxa edo arbia sartzen zitzaion tartean. Jorratzeko bostortzekoa edo karrama erabiltzen zen. Artoari dena aprobetxatzen zaio.

Transkribapena

- Azkeneko jorra artuana. Eta azkeneko jorratzeko artua, e... Jorratzen zenin artua... Bentaja bat genun, kantidade haundiyak itten zin, zalai haundiyak itten zin artua 'ta illarrak, eta bentaja bat genun, e... Pasatzen zela artuan artin bost-hortza.
Bost-hortza zen baserri gehiyenetan zena, biñon guk karrama genun, hamarrekua. Bost hortza alde batin, eta bost hortza bestin. Eta ordun... E... Gurdiya bezela harrek perdiga zun eta hua eamaten zuten bi behiyak, biñon bos... karrama zenin.
Eta bost hortzekua zenin, eamaten zun behi batek. Eta bi behiyak eamaten zutenin esan zattuten bezela gurdiya bezela perdiga zun, bi behiyan tartin joten zen hura eta atzin hamar hortz haik, karrama. Atzin personak heldua eamaten zun hora, manejatzeko,
eta artua klaro, orduko haundittua izaten zen azkeneko jorrako eta artua ez jateko behiyai jartzen genizkan muturrekuk. Saria 'o, sarezkuk izaten zin, 'ta haitakoik ez baldin bazen, 'o hautsiya 'ro tokatzen baldin bazen, igual zako... Hua jartzen geniyon.
Eta harrek itten zun artuan tartin, relun nola joten den artua, harro harro itten zun harrek zea, lurra, eta ordun ereiñtten genun artuan bertan tartin, artuan tartin bertan lur hura aprobetxatuz pauxa eta arbiya. Nastua igual 'o aparte. Guk aparte itten genun.
Eta geo, e... Karrama harrek harrotutako lur hartan hazi hura ereiñi 'ta atzetikan jorratu 'ta ya azkeneko jorra izaten zen hora. Artuai botzen geniyon lurra ondoa eta hora beri hola gelditzen zen.
Geo hurrengo lana izaten zen artuana, tontorra kendu, artua 're dena aprobetxatzen zen. Ani... behiyantzako, animaliyantzako izaten zen hura tontorra kendu 'ta geo hostua.
Eta hostu hura jaten zen parte bat berdetan eta beste parte bat itten genun sekatu, sorta batzuk in, artuan béan hostuakin lotu eta artuan zortenekin zintzilik jarri. Han sekatzen zen, biñon katidade haundiyak, e!
Eta geo handikan sekatzen zenin hartu, gurdiyan itxea karri 'ta gambara. 'Ta neguko behiyai jaten emateko. Bai.
Dena aprobetxatzen zen 'ta geo artuan zurtena 'ta buru hura bakarrik gelditzen zen 'ta ordun hasitzen zen pauxa haunditzen. Eta... Hura´re...