Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-028 |
Pasartea | 0:06:20 - 0:10:10 (3' 50'') |
Laburpena | Oso kontentu ibili zen eskolan, asko jostatzen ziren. Zigortu ere egiten zituzten. Bera ere zigortu izan zuten. Lotsa handia pasatu zuen eta etxera eraman behar zituen enkarguak egin gabe gelditu zelako kezka galanta ere bai. |
Transkribapena
- Hoi da, saten ai ziñan garbittu 'ta...
- Bai...!
- Berriz san 'zazu!
- Bai...!
- Berriz san 'zazu!
- Bai, ba hori. Guk urte guztiyan geonek garbitzen genun eskola eta geo superiorak etorri ber zineko, pues hobekiyo garbitzen genun. Uan saten den bezela, liempieza jenerala ingo bagenuke bezela. Ordun etortzen zin superiora haik, eta...
Denak 'o gehiyenak 'o denak prepatua eukitzen genun haikentzako ongi etorriya, kantatzen geniyon eta gen ongi etorriya itten geniyon eta geo ba... Haik jartzen zizkiguten... Ematen genun lan bakotxetikan pizarrea atera eta prueba batzuk eta...
Bueno, gaiñekun e... Oso kontentu ibilli izandu naz ni oso gustora eskolan, e... Hango launakin jostatu 're asko itten genun eta bai, e... Erabat esateko, oso gustora, kontentu. Izaten zin, izaten genittun gen kastiguk, gen zeak, esan nahi nuke...
Kastigatzen ziguten, miño kastigatzen ziguten zerbatt itten genulako! Ni goguan geldittu izandu dut egun batin pizarran in ber genun zea, e... Hiru 'ro lau artin lana eta genun bat falta, komonea 'ro jon zelako. Eta nik esan nun: " ¡Ba, si no viene que se fastidie!" eta monjak entzun.
Eta... eguardiyan, eguardiyan zea bestik itxea bazkaltzea eta ni eta beste bi monjak kapilla zuten goiko pisun eta beák lembiziko plantan bazkaltzen zuten eta bizimodua itten zuten eta geo bazkal ondorin joten zin errezatzea kapillara.
Eta jarri ziguten lembiziko pisutikan azkeneko bittartin guri eskailleratan kastigo eta geo beák zazpi monja zin eta zazpiyak guen ondotikan pasa eta kapillara errezatzea. Eta netzako kastigoik gorrena hora izandu zen. Denak han ikustia han kastigatua.
Eta geo... E... Madre superiora 'ro saten geniyona, monjan buru itten zuna kapillatikan atera 'ta torri zen eta esan zin nei urruti bizi nitzala eta joteko itxea eta bazkalduta tortzeko berriz. Eta... geo e...
Nahiko apurua pasa nun, zertikan eskolatik atetzen nitzanin nik enkarguk eamaten nittun itxea eta ni handikan kastigua hura ordua biño lenotikan altxatu zin superiorak, biño orduko Antoneneko denda itxiya!
Ta ez dakit nola moldatu nintzan itxian esateko enkargoik gabe zertik jon nintzan, zertikan badakit ez nula esan kastigatua eondu nitzala. Bai.
- Zerbatte asmatu zenun!
- Zerbatte asmatu nun. Zer ez dakit, biño zerbatte asmatu nula bai.
- Eta san bazenun kastigatua...
- Zerbatte asmatu nun. Zer ez dakit, biño zerbatte asmatu nula bai.
- Eta san bazenun kastigatua...