Bidea

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:26:00 - 0:28:30 (2' 30'')
Laburpena Tornolatik kalera bide luzea zuten. Astoarekin bide batzuetatik joaten ziren eta oinez besteetatik. Astoek bidea ikasia izaten zuten, baina batzuetan eroarena jotzen zuten. Lesakako errepidea egiten hasi zirenean, jendeak pena handia hartu zuen, zelai asko urratu baitzituzten, erdiz erdi.

Transkribapena

-Gu joten giƱan, hemendik, gue bidegurutze hortik hartu 'ta
hor estratasoro bat bada, 'ta basurdeko zalayan azpiyan barrena, Eitxorrotxea
Eitxorroxtik Santardeko erreka Santardeko errekatik
Santardeko azpittik barrena, goitik betti Txaundoa
aski leku txarra bai, Txaundoko gainkaldi hartan betti arkaizpe bat betti, astua zestotik kontuz 'ta hor ibiltzen genun!
Biria txarra! Egitazkua 'ta geo Txaundo atayin pasa 'ta beko erreka