Kailatua eta mamia

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:06:30 - 0:08:35 (2' 05'')
Laburpena Amak ardiei esnea kentzera bidaltzen zuen. Esnea epel zegoela hasten zen gazta egiten. Kailatua eta mamia ezberdintzen ditu.

Transkribapena

Bai. Ardiyak palta `re uzten genittun, batzutan, joten baitzin eskapo `re, `ta goizin, goizin gue amak, arron goiztarra zen, bea leno kostunbratua, Leitzakua zen, naparra, gue ama ´ta
han haik euna hasteko, arriba! in ber zaten 'men zuten, euna hasteko, arriba!
Atta, attona, gue attona, atta; hain atta, haundi bat Inazio.`Ta hua. jeiki `ta beitu 'ta atzea etzaten 'men zen. `Ta, berrize beitu `ta,
saten zion halako batin "ya neskak muttu!" bi ahizpa zin gue ama `ta beste ahizpa zun `ta,
" Ya neskak muttu! Frantzi aldi hortik argitasunak hasi dia"
Eunan zea, udaan 'e, hoi udaan.`Ta hua attona segakin belar ittea `ta haik zabaltzea `ta, bega hara! Bai.`ta holaxe, ordun 'e lana galanki. ´Ta hala gue ama kostrunbratua zen goiz muitzen.
´Ta harek goizin goiz muitzen iñone,`ta bueno (...) eoskorra. "Ramontxo, muttu auro! zea ardiy haik billatzeko, etzanta dozten lekun harrapatu ber(...), etzanta dozten lekun" `ta, bai, etzanta dozten lekun , goiko Illartzuko gañeño jonak izaten zin!
`ta haraxe jon ber izaten nun! Jon `ta hartu ta karri. `Ta geo gaztai, gatxaia mango ziyon. Ardiyak jetsi hartu (...) `ta tortzen giñan biyek etxea 'ta gio gazura epela zola aixena ittten da gazta ´re, esnia epela dola ´ta
hala hura hartu ta billutzen zun harrek seittun! epel hartan aixa billu ´re itten da, mamiy hura billu, ´ta nei maten zin. Batzutan billu miño leno, kallatua balitz bezela kutxarikin, platera mordoxkat.
Ardiyak xintxo kartzen banittun.`Ta bestela berriz, billu ta gio ´re bai eskuakin hola hartu ta iña eh, zea, gazta zea, mamiya iña! `ta handik beste puxkat, `ta ni gustoaski! Ordun etzen txarrik izaten!
Dena , bale! Bai, bai. Hola ibiltzen giñan, bai.