Santioak eta lana

Primary tabs

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:10:31 - 0:12:00 (1' 29'')
Laburpena Iturriozko santioak fama handikoak izan dira beti. Etxean bazkari berezia egiten zela gogoan du Rosariok. Festak ez ditu ongi gogoratzen, gazterik hasi baitzen Aduriz sagardotegian lanean.

Transkribapena

- Fiestak 'e, geitzak izaten zin ez? Santiyuk?
- Bai. Santiyuk oso famatuk genittun.
- Gotze al za nolakuk zin?
- Santiyuk? Bueno, pixka 'at bai, biñon hola... kontentuguo, bazkaiya difente izaten zen Santiyu eunin 'ta. Haikin 'ta kontentu. Jesus! Erki kanbitu dia hortikan honea 're. Oaiñ 'e ez tuu lujo haundiyik ibiltzen biñon beste gauzikan da oaiñ. Beste gauzikan da. Holaxen.
Ni berriz, gazte xamar hasi nitzan lanian. Saardotegira joten nitzan, Adurizenea, 'ta oaiñ jaiakin no handikan miñon gañekun han 'ta itxian 'ta.
- Zenbat urtekin jon ziñan Adurizenea?
- Oi, nik ez dakit zenbat nittun, miño gaztia nitzan oso. Seuru ez dakit zenbat nittun 'e neska.
- Hamabikin.
- E? Hamabikin. Bai.
- Goiz hasten zin ordun neskame 'ta.
- Bai neska.
- Zu bezela asko dia ibiliak neskame ez?
- Ai, jon ber baigenun. Ez baizen ailletzen dena itxian. Ni kontentu joten nitzan e, kontentu joten nitzan. Telefonua ai du. Hartuko 'ute?
Atarikoan noiz: 
Ostirala, Uztaila 28, 2017